bizipoza > bizipoza elkarteak > Oporrak bakean

oporrakbakean

Oporrak bakean

Oporrak Bakean kide ezberdinek osatutako talde bat da, programa antolatu ahal izateko beharrezkoak dira denak; harrera familiak, Elkarte edota udalak, Oporrak Bakean lan taldea, Fronte Polisarioaren Ordezkaritza Euskadin, SEADeko Gazteria Ministerioa eta Familia sahararrak. Programa honen bitartez, udako bi hilabeteetan zehar, 10 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak familia euskaldunetan edo udalekuetan harreran hartzea ahalbidetzen du. Honi esker, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia euskaldunek berriz Herri Sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera.

Mikro dokumentala

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT

ELKARTEAREN IPUINA