Ari! Sormena eta Mugimendua proiektua
Jordi Cortés koreografo-sortzailea gonbidatuko dugu bere ibilbidea azaldu eta dantza inklusiboaren esparruan izan duen esperientzia azaltzera. Tailer teoriko-praktiko hau gizarte-eremuekin eta mugimenduarekin lotura duten pertsonei zuzenduta dago; ezberdintasunetik, bestearen berezitasunetik abiatuz sortzera gonbidatzen du, munduan kokatzeko dugun modua berrasmatuz, harreman-konexio mota berriak eratuz gure gorputzen mugimenduaren bitartez.
Jordi Cortés dantzaria, koreografoa eta irakaslea da. Ia 30 urteko lan-ibilbidea du eta KIAKAHART eta ALTA REALITAT elkarteen sortzaile zein zuzendari artistikoa da, baita LIANT LA TROCA dantza kolektibo integratu/ inklusibokoa ere.
Jarduera hau martxoaren 14ean, larunbata, 10etatik-14etara izango da Victoria Eugeniako dantza aretoan, eta formatu teoriko-praktikoa izango du. Parte-hartzea doakoa izango da, eta gizarte arloan zein mugimenduan interesa duten adin guztietako petsonei zuzenduta dago.
Informazio gehiago: info@artaziak.eus helbidean.