Bizipoza Jardunaldiak

Urtero antolatzen diren jardunaldiek helburu bikoitza dute: elkarte guztiak elkartu eta bakarrik ez daudela, elkarren babesa sentitzea helburu dute batetik. Bestetik, elkarteen interesekoak diren gaiak landu, esperientziak partekatu, eta mahainguruetan parte hartuz , tresna desberdinak eskuratzea dute helburu .

JARDUNALDIAK 2023

Bizipoza Eskola gida didaktikoak aurkeztu genituen azaroaren 18an Usurbilgo Sutegi aretoan ospatutako Bizipozaren VII. Jardunaldian.

Denona eta denontzat izango den Euskal Herria eraikitzeko bidean, behar bati erantzutera dator Bizipoza eskola. Hezkuntzaren eta Bizipoza elkartearen arteko harremana aspalditik dator eta ekarpen praktiko bezain garrantzitsu eta beharrezkoa da hau hezkuntza formala, ez-formala eta herrigintzarentzat.

Jardunaldian, tresna erabilgarri eta erabilterraz honen inguruan sakondu genuen, hauen garapenean bidelagun izan ditugun aritu eta adituak zein elkarteetako kideak hizlari izanik.