Elkarteen eguneroko errealitateak eta trasmititzen dituzten baloreak kantua, irudia eta hitzen bidez bildu ditugu MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT proiektuan.
Elkarteen eta euskal sortzaileen arteko elkarlanaren bidez sortutako kantu eta bideoklipak ikusteko aukera duzue “Agenda” atalean. Agenda honetan, asteazken eta larunbatero bideoklip berri bat egingo dugu publiko, eta aurretik publikatutako bideoklipak ere ikusteko aukera duzue bertan.
12 kantu eta 11 bideoklipak jasotzen dituen CD-DVD eta liburuxka erosteko aukera ere bada, “Erosi” atalean.
Guztiontzat beharko lukeen herri inklusiboa eraikitzeko, besteak beste garrantzitsua da elkarte guzti hauen egunerokoa gizarteratzea, beraz, bideoklipak ikusi eta lau haizetara zabaltzera gonbidatzen zaituztegu, elkarrekin posible dugu eta guztiontzat izango den herri inklusiboa eraikitzea.