Bizipoza Elkartea > Pribatutasun Politika

PRIBATUTASUN POLITIKA – DATU PERTSONALEN BABESA

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Bizipoza Kultur Elkartearen tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, interesdunarekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuak betetzeko eta Bizipozaren legezko helburuak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, eskatutako zerbitzuak emateko datuen tratamendurako beharra (esate baterako, bazkidetza edo boluntario lana kudeatzeko), zure baimen zehatza eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira.

Bizipozak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

Bizipozak erabiltzaileei gomendatzen die begira ditzatela haurren eta gazteen datu pertsonalen babesari buruz Datuak Babesteko Euskal Bulegoak argitaratutako hainbat material. Informazio hori guztia (teknologia berrien erabilerari buruzko eskuliburuak, bideo hezitzaileak, etab.), hain zuzen, www.kontuzdatos.info helbidean dago ikusgai.

2. Datu pertsonalak biltzea

Bizipozak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako harremanetarako formulario desberdinak, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Bizipozak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Bizipozak adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta tutore legalen baimena eta onespena eskatuko du datuak biltzeko eta tratatzeko.

Bizipozak erabiltzaileei jakinarazi nahi die elkarteko ekitaldiak modu egokian zabaltzeko, argazkiak eta bideo grabaketak egin daitezkela, eta beraz partaideen irudia eta ahotsa tratatzeko aukera dagoela. Era berean, Bizipozak erabiltzen dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan argitaratuak izan daitezke (bai paperez bai baliabide elektronikoen bitartez). Interesdunak edonoiz eska dezake bere datuak ikustea, baita, datuak zuzentzea eta ezereztea, tratamenduari aurka egitea, datuen transferentzia eta tratamendua mugatzea ere.

Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Bizipozak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak onartzea.

3. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Bizipozak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Bizipozarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Bizipozaren menpe.

4. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Bizipoza. Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honen bitartez: bizipoza@bizipoza.eus. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

Interesdunak, eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).

5. Segurtasun-neurriak

Bizipozak, bere tratamendu-sistemetan dituen datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legedia;. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Bizipozaren erantzukizunpekoak.

6. Trafiko-datuak

Bizipozaren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Erabiltzailea informatuta gelditzen da bere IP helbidea tratatua izan daitekela web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango informazio hau ematea web gunean sartzen den bakoitzean.

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Bizipozaren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

7. Indarraldia

Bizipozak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Bizipozak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Bizipozak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

8. Jurisdikzioa

Bizipozaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Bizipoza eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Bizipozak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.