Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede. Elkarte, haur eta familia hauek transmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea.
Bizipozak bizipoza du misio: hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin eta elkarteekin batera poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik. Elkarte guzti hauek transmititzen dituzten baloreak gizarteratzea da poztasunaren misioa.
Bizipozak auzolana du bisio: deneriko herritar, talde eta erakundeek osaturiko bolondres sarea osatzea gizartegintzaren poza bizitzeko.
Bizipoza 36 elkartez osatuta dago, guztiak izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak, haurren eta familien ongizatea helburu duten elkarteak. Elkarteak Bizipozaren balore transmisoreak dira, Bizipoza eta bertako kideak baloreetan aberastu eta hezten dituztenak.
Ezagutu elkarte bakoitzaren mikro-dokumentala!
Euskaraz elkartasuna sustatu nahi dugu auzolanaren bidez bizipoza nagusitu dadin. Zuk ere zure ekarpena egin nahi duzu? Bizipoztu zaitez!