Nor gara

Nork osatzen dugun Bizipoza aurkituko duzu atal honetan. 

NOR GARA

BAZKIDEAK

Bizipoza Elkarteko bazkideek urtean kuota bat ordaintzen dute oinarrizko beharrei erantzuteko, eta haien esku dago, gainerakoak entzunda, elkartearen egiturak antolatu eta osatzea, eta urteko egitasmoa eta diru kontuak onartzea.

Bazkide izateko aukera dute Bizipozako elkarteek eta edozein eratako gizarte eragileek. Bazkide izan nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.

BABESLEAK

Babesleek bakoitzaren neurriko ekarpen ekonomikoa egiten diote proiektu osoari edo Bizipozarekin batera proiektu zehatz bat elkarlanean aurrera eramaten dute. Gizarte eragile , kooperatiba, enpresa, banketxe eta instituzio desberdinak dira gaur egun babesle.

BOLUNTARIOAK

Bizipoza elkartearen behar nagusietara egokituta edo Bizipozako elkarte bakoitzaren behar espezifikoetara egokituta, denbora bidez, jasoz eta emanez, boluntariotza burutzen duten norbanakoen sarea.

NORBANAKO BABESLEAK

Bizipoza proiektua ekonomikoki sostengatzen eta babesten duten norbanakoen sarea. Bakoitzaren neurriko aportazioa ekonomikoa burutzen du norbanako bakoitzak.

*Beste atalen definizioak orain dauden bezala ondo daudela iruitzen zait. 

Elkarte
Bazkide
Babesle
Boluntario
01_nor_gara
02_nongaude

NON GAUDE

HELBURUAK

  • Izaera bereziko gaiak azalaraztea ume zein heldu euskararen bidez sentsibilizatuz.
  • Errealitate horiek lantzen dituzten elkarteei laguntza afektiboa ez ezik, eguneroko lanerako dituzten premiei erantzuteko baliabide funtzionalak lortzeko laguntza eskaintzea.
  • Gizartegintzan euskaraz eta bizipozez jardun nahi duten herritarrei auzolan egitasmo eraginkorra eskaintzea, boluntario sare bat osatuaz.
02_helburuak
8466_01

IZAERA, MISIOA ETA BISIOA

  • Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten eta haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede eta elkarte , haur eta familia hauek trasmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea.
  • Bizipoza-k bizipoza du misio: hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin eta elkarteekin  batera poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik. Elkarte guzti hauek trasmititzen dituzten baloreak gizarteratzea da bizipozaren misioa.
  • Bizipoza-k auzolana du bisio: deneriko herritar, talde eta erakundeek osaturiko bolondres-sarea osatzea gizartegintzaren poza bizitzeko.

Euskaraz elkartasuna sustatu nahi dugu auzolanaren bidez bizipoza nagusitu dadin.

EKINTZAK

  • Elkarteen arteko saretzea, elkarteen ekimenak indartzea
  • Bizipozaren jaia
  • Jardunaldiak
  • Boluntario kanpainak: Bizipoztu!
  • Durangoko Azoka
  • Elkarteen ipuinak eta  ikusentzunezkoak
  • Elkarteen dokuweb-a eta Bizipozaren dokumentala
  • Mundu berri bat guztiontzat: elkarteen kantu eta bideoklipak
04_ekintzak

BAZKIDEAK

Bizipoza Elkarteko bazkideek urtean kuota bat ordaintzen dute oinarrizko beharrei erantzuteko, eta haien esku dago, gainerakoak entzunda, elkartearen egiturak antolatu eta osatzea, eta urteko egitasmoa eta diru kontuak onartzea.

Bazkide izateko aukera dute Bizipozako elkarteek eta edozein eratako gizarte eragileek. Bazkide izan nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.

BABESLEAK

Babesleek bakoitzaren neurriko ekarpen ekonomikoa egiten diote proiektu osoari edo Bizipozarekin batera proiektu zehatz bat elkarlanean aurrera eramaten dute. Gizarte eragile , kooperatiba, enpresa, banketxe eta instituzio desberdinak dira gaur egun babesle.

BOLUNTARIOAK

Bizipoza elkartearen behar nagusietara egokituta edo Bizipozako elkarte bakoitzaren behar espezifikoetara egokituta, denbora bidez, jasoz eta emanez, boluntariotza burutzen duten norbanakoen sarea.

NORBANAKO BABESLEAK

Bizipoza proiektua ekonomikoki sostengatzen eta babesten duten norbanakoen sarea. Bakoitzaren neurriko aportazioa ekonomikoa burutzen du norbanako bakoitzak.

GARDENTASUNA

Bizipoza elkartearen nondik norakoak, zenbakiak, dimentsioa,... dokumentu hauetan dituzu eskuragarri.