Bizipoza, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa eta Artaziak elkartu dira lehen aldiz Ari! Sormena eta Mugimendua proiektua martxan jartzeko. Proiektuak gorputzarekin, arteekin eta mugimenduarekin lotutako ekimen berritzaile bat sortzea du helburu, izaera inklusiboa eta genero ikuspegia izango duena, 12 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendua.
Jarduera fisikoa egiteko interesa nabarmenki galtzen dute, kasu askotan, 12 urtetik gorako gazteek. Adin horretatik aurrera egiten zaien kirol eskeintzak maiz ez du bat egiten beraien motibazioekin, edota inguruko kirol elkarteetako jarduerak ez zaizkielako batere erakargarri egiten, normalean eskaintza hauek leihara bideratuta egoten baitira eta neskak eta mutilak bereizten baitituzte. Era berean, dibertsitate funtzionala duten gazte askok ez daukate eskaintza alternatiborik, espazio ludiko inklusiboetan ekintzak burutu eta esperientziak partekatzeko.