Bizipoztu 2020

Bizipoza Elkartea > Bizipoztu 2020

BIZIPOZTU!

COVID19rekin bizi dugun egoera honetan ere, boluntario beharrak indarrean jarraitzen dute elkarteetan eta gaur egun bizi dugun egoera honetan ere, boluntariotza aurrera eramateko modu seguruak burutzeko aukerak zabalak dira.

Elkarteek dituzten beharrak anitzak dira eta zehatz mehatz zertan aritu zaitezkeen boluntario lanetan azaldu nahi dizugu, boluntariotzarako zein behar dituzten elkarteek hain zuzen ere:

ASPANOVAS ELKARTEA

 -Euskara itzultzaile lanak egingo dituzten boluntarioak behar dira, gidak itzultzeko.
+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa

BEROA ELKARTEA

-Etxetik euskara itzultzaile lanak egiteko boluntarioak behar dira.
-Harrera-familiak behar dira.
+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa

HIRU HAMABI ELKARTEA

-Euskara itzultzailea lanak egingo dituzten boluntarioak behar dira.
+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa

GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA

-Euskara itzultzaile lanak egingo dituzten boluntarioak behar dira, memoriak eta agiriak itzultzeko. Federazioaren bulegoan bertan egingo da boluntariotza lan hau.
-Diseinu lanak egiteko boluntarioak behar dira.
+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa 

PAUSOKA ELKARTEA

-Euskara itzultzaile lanak egiteko boluntarioak behar dira.
-Sare sozialak eramateko boluntarioak behar dira.
-Zentruetako mantenua aurrera eramaten laguntzeko boluntarioak behar dira.
+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa

JUNEREN HEGOAK ELKARTEA

Juneren Hegoak-eko boluntarioek, ospitalean haur gaixoekin akonpanamenduak egiten dituzte, medikuen kontsultetara joateko  laguntza eskaintzen dute, dirua biltzeko ekitaldiak antolatzen dituzte eta elkartean sortzen diren arlo eta proiektu guztietan parte hartzen dute. Beraz, Juneren Hegoak elkartean ere boluntario izan zaitezke modu horietan.
+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa

ASPANOGI ELKARTEA

-Ikastetxeetan eta komertzioetan materiala banatzeko boluntarioak behar dira. Etxetik euskara itzultzaile lanak egiteko boluntarioak behar dira.
+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa

CHERNOBILEN LAGUNAK ELKARTEA

-Apirilaren 26ean leherketaren urtemuga dela eta, burutu nahi duten ekimena aurrera eramateko argazkilari eta ilustratzaile boluntarioak behar dira.
-Harrera-familiak behar dira.
+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa

 

 

Hausnartu eta erabaki duzu zein elkarterekin eta zertan burutu nahi duzun boluntariotza?

Bizipoztu zaitez, eman izena ondorengo formularioan

Eskerrik asko, ederra da elkarrekin bidea egitea,  guztiontzat beharko lukeen mundua eraikitzeko bidean guztiok gara garrantzitsu!!! Elkarrekin, jasoz eta emanez, euskaratik eta euskaraz ari gara guztiontzat beharko lukeen mundua eraikitzen!!

02_helburuak

Norbanakoak bakoitzaren denbora eskainiz Bizipoztea.


    Bidali aurretik irakurri eta onartu mesedez Lege oharra eta Pribatutasun Politika

    01_nor_gara

    Bakoitzaren neurriko ekarpen ekonomikoa eginez Bizipoztea.


      Bidali aurretik irakurri eta onartu mesedez Lege oharra eta Pribatutasun Politika

      02_nongaude

      Bakoitzaren neurriko ekarpen ekonomikoa eginez edo Bizipozarekin batera proiektu zehatz bat elkarlanean aurrera eramanez Bizipoztea.


        Bidali aurretik irakurri eta onartu mesedez Lege oharra eta Pribatutasun Politika

        04_ekintzak

        Bizipoza Elkarteko bazkideek urtean kuota bat ordaintzen dute oinarrizko beharrei erantzuteko, eta haien esku dago, gainerakoak entzunda, elkartearen egiturak antolatu eta osatzea, eta urteko egitasmoa eta diru kontuak onartzea.
        Bazkide izanez Bizipozteko aukera  dute Bizipozarekin kolaboratzen duten elkarteek eta edozein eratako gizarte eragilek.


          Bidali aurretik irakurri eta onartu mesedez Lege oharra eta Pribatutasun Politika