Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkartea, ULERTUZ, 1999ko Urtarrilaren 25ean eratutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. FEVAPAS elkartearen baitan (Euskal Herriko Gorren Lagunen eta Gurasoen Elkarteen Federakundea) federatuta dago, Bizkaiko eskualdean entzumen urritasuna duten neska-mutilen eta horien familiei laguntzeko dauden hutsuneak betetzeko helburu nagusiarekin sortua.