Bizipoza Jardunaldiak

Urtero antolatzen diren jardunaldiek helburu bikoitza dute: elkarte guztiak elkartu eta bakarrik ez daudela, elkarren babesa sentitzea helburu dute batetik. Bestetik, elkarteen interesekoak diren gaiak landu, esperientziak partekatu, eta mahainguruetan parte hartuz , tresna desberdinak eskuratzea dute helburu .

JARDUNALDIAK 2026

2026ko azaroaren 21ean Usurbilgo Sutegi Aretoan ospatuko da Bizipozaren X. Jardunaldia. Haurren eskubideak erdigunean nola jarri izango dugu hizpide. Eta erdigunean kokatzeaz gain, eskubide guzti horiek nola errealitate bihurtu eztabaidatuko dugu.

Eta 2026ko azaroaren 28an Bilboko La Bolsa Aretoan ospatuko dugu Bizipozaren Bizkaiko lehen Jardunaldia. Honetan ere, haurren eskubideei buruz ere hitz egingo dugu.