2025eko azaroaren 16an Usurbilgo Sutegi Aretoan ospatuko den Bizipozaren VIII. Jardunaldira. Arrazakeriaren inguruan hausnarketarako, elkarrizketarako eta ekintzarako diseinatutako gune bat izan zen eta aditu, ekintzaile eta elkarteko kideek parte hartu zuten.
Arrazakeria ez da arazo indibiduala bakarrik, baizik eta gure gizarte-egituretan eraiki eta errotutako fenomenoa da. Desberdintasuna eta diskriminazioa betikotzen duten jarrera, praktika eta politiketan agertzen da. Ekintzaile eta norbanakoen bizipenetatik abiatuta, “BIZIPOZATIK ARRAZAKERIA DESERAIKITZEN” jardunaldiak arrazakeriaren sustraiak hobeto ulertzea du helburu, zeintzuk diren honen ondorioak eta nola deseraiki ditzakegun egitura horiek gure eguneroko bizitzan.
Elkarrekin kontzientzia sor dezakegu eta aldaketa esanguratsuak sustatu gure gizarte-egituretan eta zure ahotsa eta presentzia funtsezkoak dira gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko. Denona eta denontzat izango den Euskal Herria eraikitzeko bidean arrazakeriaren aurkako borroka ere guztion erantzukizuna da.