Parke bat-OTSAILAK 15

SUPER H

“Super H” superheroi bat da, eta xede nagusi bat lortzeko sortu zen: batetik, gaitz arraro eta onkologikoen ikerketan laguntzea (Largenhans-en zelulen histiozitosiaren ikerketan, bereziki) eta, bestetik, haur onkologiko edo gaitz larria duenari eta bere familiari laguntzea. SuperH-k hainbat helburu ditu, hala nola:

• Gaitza diagnostikatzen den momentutik gaixoek izaten dituzten beharrez gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.

• Gaitz larria edo onkologikoa duten haurrei eta haien familiei gaitzaren prozesuan eta ondoren laguntzea.

• Gaitz onkologikoen eta, bereziki, haurren minbiziaren jatorriari eta tratamenduari buruzko ikerketa-proiektuak babestea, eta alor horretako ikerlarien eta langile espezializatuen formakuntza hobetzea eta finantziatzea.

• Ikerketan laguntzea eta gaitz minoritarioen ( “gaitz arraro” izenez ere ezagunak direnak) errealitatea jendartera iristea eta ingurua sentsibilizatzea.

• Laguntza behar duten kolektibo edo pertsonekin elkarlanean aritzea eta laguntza eskaintzea, justifikatua dagoenean.

Kantuaren liburuxka

Egilea: tapuntu