Bizipoza Jaia 2025 Egian

Bizipoza Elkartea > Bizipoza Jaia 2025 Egian

BIZIPOZA JAIA 2025 EGIAN

IKASTETXEETAKO LANKETAK

Egiako ikastetxe guztietan lanketak egin dira.

Informazioa

MAIATZAK 11 : EGUN OSOKO BIZIPOZA JAIA EGIAN

Egun osorako egitarau zabala, alaia, partehartzailea eta doakoa. Euskara, kultura eta elkartasuna eskutik helduta! 

Informazioa

MAIATZAK 28 : JOKOAK ETA HERRI JOLASAK! EKITALDIA

Jokoak eta herri jolasak!
Txoko Berriko jubilatuek eta Denontzat Egiako gazteek antolatuta. Porrotx eta Zapotxin ere bertan izan ziren.

Informazioa

PORROTX ETA ZAPOTXINEN SAIOAK

Egiako 4 ikastetxeetan Porrotx eta Zapotxinek aurkezpen saioak egin dituzte : HH4tik LH6 arteko mailetan guztira 9 saio.

BIZIPOZA ESKOLAKO GIDA DIDAKTIKOAK IKASTETXEEN ETA HEZTEN-EN ESKURA JARRI DITUGU

Egiako ikastetxeetako irakasle guztien eskura eta Hezten-eko hezitzaileen eskura jarri ditugu Bizipoza Eskolako gida didaktikoak.

APIRILAK 11 GOIZEAN IKASTETXE GUZTIEN ARTEAN OSPATUTAKO BIZIPOZA FESTA

Bizipoza festa bikaina ospatu dugu Egiako ikastetxeek. Maria Reinak, Presentación de Maríak, Lauaizeta Institutuak eta Aitor Ikastolak ia 400 ikasle elkartu dituzte, giro ezinhobean.

Goizeko 9:30etan abiatu zen festa, eta 6-16 urte bitarteko gaztetxoak elkartu ziren hamaika jarduera egiteko: hormairudi margoketa, lurreko margoketa artistikoa, karaokea, dantza erakustaldiak eta bertsoak egin zituzten, besteak beste.

Denen artean gogoratu zuten jatorri eta kultur aniztasunean bizitzearen balioa, eta musika eta jaigiroan gozatuz, euskaraz bizitzeko aldarria ere zabaldu zuten.

MAIATZAK 11 : EGUN OSOKO BIZIPOZA JAIA EGIAN

GORDEGIA-REN ARGAZKIAK

BIZIPOZAREN ARGAZKIAK

BIDEOA

MAIATZAK 28 : JOKOAK ETA HERRI JOLASAK!

IRUTXULOKO HITZAREN ARGAZKIAK