Bizipoza Jaia 2024, Hernanin

Bizipoza Elkartea > Bizipoza Jaia 2024, Hernanin

BIZIPOZA JAIA 2024 HERNANIN

EGITASMO GUZTIAREN BERRI EMATEKO EGINDAKO PRENTSAURREKOA

Martxoaren 6ean Hernaniko Udalak, Bizipoza, Super H eta Pausoka elkarteek egitasmoaren berri eman zuten prentsaurreko baten bidez.

IKASTETXEETAKO LANKETAK

Hernaniko ikastetxe guztietan lanketak egin dira.

APIRILAK 16 : BIZIPOZAREN JAIAREN AURKEZPEN EKITALDIA

Apirilaren 16ean Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia egin zen Hernaniko Biteri kultur etxean.

APIRILAK 27 : EGUN OSOKO BIZIPOZA JAIA HERNANIN

Apirilaren 27an Hernanin egun osoko jaia ospatu zen. Apirilaren 26ean herriko ikastetxeek txupina jaurti zuten jaiaren ongi etorria emanez.

EGITASMO GUZTIAREN BERRI EMATEKO EGINDAKO PRENTSAURREKOA

Martxoaren 6ean aurkeztu zen prentsaurreko bidez Bizipoza jaieko ekimen osoa.  Bertan parte hartu zuten: Hernaniko Udalaren izenean Xabier Asteau alkateak eta Asier Mingo zinegotziak, Bizipoza elkartearen izenean Markel Oyarzabal eta Leire Elizegi-k, Super H elkartearen izenean Joseba Labakak eta Pausoka elkartearen izenean Amaia Irazustak.

Albistea : https://bizipoza.eus/bizipoza-jaia-apirilaren-27an-hernanin/

IKASTETXEETAKO LANKETAK

PORROTX ETA ZAPOTXINEN SAIOAK

Hernaniko ikastetxe guztietan Porrotx eta Zapotxinek aurkezpen saioak egin dituzte : HH3tik LH2 arteko mailetan guztira 5 saio.

 

BIZIPOZA ESKOLAKO GIDA DIDAKTIKOAK IKASTETXEEN ESKURA JARRI DITUGU

Hernaniko ikastetxeetako irakasle guztien eskura jarri ditugu Bizipoza Eskolako gida didaktikoak.

APIRILAK 16 : BIZIPOZAREN JAIAREN AURKEZPEN EKITALDIA

Apirilaren 16ean Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia egin zen Hernaniko Biteri kultur etxean.

Albistea https://bizipoza.eus/bizipoza-jaia-apirilaren-26-eta-27an-hernanin-egitaraua-aurkeztu-dugu/

APIRILAK 27 : EGUN OSOKO BIZIPOZA JAIA HERNANIN

Egun osorako egitarau zabala, alaia, partehartzailea eta doakoa.

Euskara, kultura eta elkartasuna eskutik helduta!

Apirilaren 26ean herriko ikastetxeek txupina jaurti zuten jaiari ongi etorria emanez.

Albistea https://bizipoza.eus/aniztasunaren-erdigune-izan-da-atsegindegi-bizipoza-jaiarekin/