Ari! Proiektua

Gorputzarekin, arteekin eta mugimenduarekin lotutako ekimen berritzailea, izaera inklusiboa eta genero ikuspegia dituena, Informazio guztia eta material pedagogikoa zure eskura dituzu atal honetan. Begiralea, hezitzailea, irakaslea edota dantzaria bazara, animatu eta erabili material hau!

Material pedagogikoa : www.ari.eus

Material honek talde bat aktibatzeko gorputz-dinamikak eskaintzen ditu, Ion Munduate eta Artaziak-ek bideratutako laborategian sortuak.

Proiektuaren osagaiak :

#InklusioSoziala #GeneroIkuspegia #aniztasuna #hezkidetza #euskara #sormena #mugimendua #artea #LehiakorEzDirenJarduerak #kirola #JardueraFisikoa #gazteak #ArteBiziak

Begiralea, hezitzailea, irakaslea edota dantzaria bazara eta osagai hauekin bat bazatoz, animatu eta erabili material hau!

Ari! Sormena eta mugimendua

Bizipoza, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa eta Artaziak  lehen aldiz elkartuta sortu da  Ari! Sormena eta Mugimendua proiektua . Proiektuak gorputzarekin, arteekin eta mugimenduarekin lotutako ekimen berritzaile bat sortu du, izaera inklusiboa eta genero ikuspegia dituena, 12 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Jarduera fisikoa egiteko interesa nabarmenki galtzen dute, kasu askotan, 12 urtetik gorako gazteek. Adin horretatik aurrera egiten zaien kirol eskeintzak maiz ez du bat egiten beraien motibazioekin, edota inguruko kirol elkarteetako jarduerak ez zaizkielako batere erakargarri egiten, normalean eskaintza hauek leihara bideratuta egoten baitira eta neskak eta mutilak bereizten baitituzte. Era berean, dibertsitate funtzionala duten gazte askok ez daukate eskaintza alternatiborik, espazio ludiko inklusiboetan ekintzak burutu eta esperientziak partekatzeko.

Ari! Sormena eta Mugimendua ekimenak, auzi honi erantzun bat ematen dio sormen eta mugimenduzko eremu bat sortuz, genero ikuspegia eta gizarte inklusioa integratuz. Metodologia bat sortu da, ad hoc , baina etorkizunean erreplikatu daitekeen jarduera pilotu baten bidez.

Proiektu pilotuan programazio modulu bat sortu da, hiru hilabeteko iraupena izan duena, progresiboki, modu dibertigarrian, elkar-hezitzailean, kooperatuz eta inklusiotik dibertsitatean arreta jartzeko gizartean dagoen behar bati erantzuteko helburuarekin. Ekimen honen bitartez kalitatezko ariketa fisikorako aukera bermatu zaie egungo kirol eskaintzetara egokitzen ez diren pertsonei, haien ongizate psikofisikoa sustatuz, gaitasun motrizak hobetzea ahalbidetuz, talde-komunikaziorako aukerak zabalduz eta adierazpen bideak erraztuz artearen eta mugimenduaren bitartez. Aldi berean euskararen erabilpena indartu da eta genero ikuspegiak zeharkatu du proiektua.

Egitasmoak 3 lan ildo izan ditu:

Jordi Cortés koreografo-sortzailea gonbidatua izan zen bere ibilbidea azaldu eta dantza inklusiboaren esparruan izan duen esperientzia azaltzera. Tailer teoriko-praktiko hau gizarte- eremuekin eta mugimenduarekin lotura duten pertsonei zuzendua izan zen; ezberdintasunetik, bestearen berezitasunetik abiatuz sortzera gonbidatu zuen, munduan kokatzeko dugun modua berrasmatuz, harreman-konexio mota berriak eratuz gure gorputzen mugimenduaren bitartez. Jordi Cortés dantzaria, koreografoa eta irakaslea da. Ia 30 urteko lan-ibilbidea du eta s KIAKAHART eta ALTA REALITAT elkarteen sortzaile zein zuzendari artistikoa da, baita LIANT LA TROCA dantza kolektibo integratu/ inklusibokoa ere. Jarduera hau Errenteriako Dantzagunean burutu zen, eta formatu teoriko-praktikoa izan zuen.

Ion Munduate koreografoak gidatutako 10 saio praktiko burutu ziren.

12 eta 21 urte bitarteko gaitasun anitzeko gazteak, sormen laborategi gisa pentsatutako gunean mugimenduarekin eta gorputzarekin lotutako dinamikak landu zituzten.

Saio praktikoetan aplikatutako metodologia jaso eta proiektuaren erreplikagarritasuna ahalbidatzen duen material pedagogikoa sortu da.

Hemen material pedagogikoa: www.ari.eus

Webgune honetan ARI! SORMENA ETA MUGIMENDUA proiektuaren material pedagogikoa dago. Material honek talde bat aktibatzeko gorputz-dinamikak eskaintzen ditu, Ion Munduate eta Artaziakek bideratutako laborategian sortuak.

Proiektuaren osagaiak hauek dira:

#InklusioSoziala #GeneroIkuspegia #aniztasuna #hezkidetza #euskara #sormena #mugimendua #artea #LehiakorEzDirenJarduerak #kirola #JardueraFisikoa #gazteak #ArteBiziak

Begiralea, hezitzailea, irakaslea edota dantzaria bazara eta osagai hauekin bat bazatoz, animatu eta erabili material hau!

Webgunera sartzean ikusten den moduan, gorputz-dinamiketara iristeko hiru era daude.

  1. Intuizioa: hemen dinamika guztiak ezagutu daitezke. Bakoitzaren intuizioa erabiliz bertan nabigatzeko aukera ematen du eta bakoitzak erabaki ditzake ordena, dinamika bat aukeratzeko edota batetik bestera igarotzeko.
  2. Ibilbideak: pausoz pauso gauzatzeko hiru saio proposatzen dira. Dinamiken garapen interesgarri bat edukitzeko, saioetako bat aukeratu daiteke.

– olagarroa – esku-dantza – triangelua

  1. Periferia: solte egiteko taldekako proposamenak dira. Nahi adina dinamika aukeratu daitezke taldea elkar ezagutzeko.

Webgunera sartzean ikusiko duzun moduan, gorputz-dinamiketara iristeko hiru era daude.

  1. Intuizioa: hemen dinamika guztiak ezagutu ditzakezu. Erabili zure intuizioa bertan nabigatzeko eta zuk zeuk erabaki ordena, dinamika bat aukeratzeko edota batetik bestera igarotzeko.
  2. Ibilbideak: pausoz pauso gauzatzeko hiru saio proposatzen dizkizugu. Aukeratu saioetako bat dinamiken garapen interesgarri bat edukitzeko.

– olagarroa – esku-dantza – triangelua

  1. Periferia: solte egiteko taldekako proposamenak dira. Aukeratu nahi adina dinamika taldea elkar ezagutzeko.

Esploratu itzazu eta egin zure saioa!