Bizipoza Elkartea > bizipoza elkarteak > Chernobilen lagunak

chernobilenlagunak

Chernobilen lagunak

Chernobilen Lagunak, irabazi-nahirik ez duen elkartea da, Gipuzkoako zenbait familia boluntarioz osatua dago eta elkarren artean helburu bat dute: 1986an Txernobileko zentral nuklearrean (Ukrainia) gertatutako hondamendiarengatik ondorio erradioaktiboak jasaten ari diren umeen osasuna hobetzen laguntzea.

1997an sortu zen eta geroztik, Chernobilen Lagunak elkarteak Ivankiv Eskualdeko Erakunde Publikoaren Komunitatearen Garapen Zentroarekin batera lan egiten du. Txernobil zentral nuklearretik 50 km baino gutxiagora den zonalde honetan, euren familiekin bizi diren 7 eta 18 urte bitarteko adin txikikoentzat, denboraldi mugatuko abegi egitaraua antolatzen du.

Urtero elkarteak Gipuzkoara, gehienez ere, 50 adin txikiko ekartzen ditu. Elkarteko betebehar guztiak bazkide diren familiek, boluntario gisa, egiten dituzte.

Mikro dokumentala

Bideoklipa