Egun osorako egitarau zabala, alaia, partehartzailea eta doakoa. Euskara, kultura eta elkartasuna eskutik helduta!
Jokoak eta herri jolasak!
Txoko Berriko jubilatuek eta Denontzat Egiako gazteek antolatuta. Porrotx eta Zapotxin ere bertan izan ziren.
Egiako 4 ikastetxeetan Porrotx eta Zapotxinek aurkezpen saioak egin dituzte : HH4tik LH6 arteko mailetan guztira 9 saio.
Egiako ikastetxeetako irakasle guztien eskura eta Hezten-eko hezitzaileen eskura jarri ditugu Bizipoza Eskolako gida didaktikoak.
Bizipoza festa bikaina ospatu dugu Egiako ikastetxeek. Maria Reinak, Presentación de Maríak, Lauaizeta Institutuak eta Aitor Ikastolak ia 400 ikasle elkartu dituzte, giro ezinhobean.
Goizeko 9:30etan abiatu zen festa, eta 6-16 urte bitarteko gaztetxoak elkartu ziren hamaika jarduera egiteko: hormairudi margoketa, lurreko margoketa artistikoa, karaokea, dantza erakustaldiak eta bertsoak egin zituzten, besteak beste.
Denen artean gogoratu zuten jatorri eta kultur aniztasunean bizitzearen balioa, eta musika eta jaigiroan gozatuz, euskaraz bizitzeko aldarria ere zabaldu zuten.