BIZIPOZA JAIA 2023 AIZTONDO BAILARA, ANOETA ETA IRURAN. AURKEZPEN PRENTSAURREKOA

Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > BIZIPOZA JAIA 2023 AIZTONDO BAILARA, ANOETA ETA IRURAN. AURKEZPEN PRENTSAURREKOA

BIZIPOZA JAIA 2023 AIZTONDO BAILARA, ANOETA ETA IRURAN. AURKEZPEN PRENTSAURREKOA

 

2023ko Bizipoza jaialdia Aiztondo bailaran, Iruran eta Anoetan ospatuko dugu.  Martxoak 28, asteartea, Bizipoza jaialdiaren aurkezpena egin dugu Amasa-Villabonako Amalurra plazan.

 

Bizipoza Euskal Herriko 36 elkartez osaturiko sarea da Bizipoza elkartea: izaera bereziko gaiak jorratzen dituzten haur eta familiez osaturiko taldeak biltzen ditu, hain zuzen, euren eskubideak betetzear borrokan eta lanean dihardutenak.

 

Sarea osatzen duten elkarteak lau multzotan sailkatzen dira: batetik, kulturartekotasuna eta nazioartean lan egiten duten taldeak daude; bestetik, gaixotasunen gainean lan egiten dutenak. Hildo beretik, sindromeak eta aniztasun funtzionalaren gainean lanean aritzen diren elkarteak aurkitzen dira, eta azkenik, familia ereduen gainean eta identitatearen inguruan lantzen duten elkarteak daude. Aurtengo edizioan, Oporrak Bakean, Etiopia Utopia, Aspanogi eta Naizen elkarteak arituko dira lau multzo horiek ordezkatzen eta jaialdia antolatzen.

 

Aurkezpenean, Leire Elizegi Bizipoza elkarteko koordinatzaileak argi adierazi du, “guztiok helburu berarekin elkarturik gaude; Aiztondo bailara, Irura eta Anoeta guztiontzat izan beharko lukeen herri inklusiboa erakitzeko, euskaratik eta euskaraz”.  Helburu nagusi horri heltzeko Bizipoza jaia antolatuko dugu: “Oinarrian, elkartasuna, bizipoza, euskara, kultura, hezkuntza, alaitasuna, auzolana eta herrigintza sustatzen duen egitasmoa izango dena”.

 

Ondoren, Ainhoa Beobide Aiztondo bailarako Bizipoza jaialdiko koordinatzaileak  hartu du hitza eta hiru ardatzetan banatu du egitasmoaren lanketa: “Lehenik, ikastetxeetan egiten ari garen lanketa dago; Porrotx pailazoak Bizipoza aurkeztu eta haurrei beraientzat bizipoza zer den herriari helarazteko erronka martxan jarri du; bestetik, ikastetxe bakoitzak aukeratutako sentsibilizazio saioak egingo dira apiriletik maiatzera bitarte, eta, azkenik, ikastetxeetan erabiltzeko gida didaktiko bat sortu da. Bigarrenik herriko eragile eta elkarteekin bildu eta Bizipoza Jaia aurkeztearekin batera, gonbidapen luzatu diegu norberak bere herrian aurkezpen ekitaldia egiteko eta herriari bizipoza zabaltzeko. Eta, hirugarrenik, ekainaren 17an eta 18an Bizipoza jaia egingo dugu. Lehen egunean, Oinkari Dantza taldearen emanaldia izango da eta, bigarrenean aldiz, elkarte guztiak bildu eta beren lana plazaratuko dute. Gainera, egun osoko egitaraua Aiztondo bailara, Anoeta eta Irurako eragileekin batera osatu nahi dugu.”

 

Bizipoza Jaia zer den adierazi ondoren, aurtengo edizioan parte hartuko duten elkarteek beren burua aurkeztu dute: Oporra Bakean, Etiopia Utopia, Aspanogi eta Naizen elkarteak hain zuzen ere. Eta azkenik, aurkezpenarekin amaitzeko, Elixabet Eizagirrek hartu du hitza, Aiztondo bailarako, Anoeta eta Irurako ikastetxeen izenean: “bizipozari ateak ireki dizkiogu; Bizipoza sareko 12 elkarteen bisitak jasoko ditugu zuzenean ikasleekin lanketa egiteko”

Herri guztietako alkateen ordezkari moduan Beatriz Unzuek hartu du hitza.

 

Prentsaurrekoa ikusgai : HEMEN

Herri guztietako Alkate guztien ordezkari moduan, Amasa-Villabonako Beatriz Unzue-ren adierazpenak HEMEN

 

 

Egilea: isa