IKASTETXEETAKO LANKETAK
Aiztondo bailara, Anoeta eta Irurako ikastetxe guztietan lanketak egin dira Informazioa
Aiztondo bailara, Anoeta eta Irurako ikastetxe guztietan lanketak egin dira Informazioa
Maiatzak 30ean Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia egin zen Amasa-Villabonako Gurea Antzokian. Informazioa
Ekainak 17an Oinkari Dantza Taldeak Bizipozako elkarteen kantuekin sortutako BIZIPOZTU DANTZAN ikuskizun bikoitza eraman zen aurrera. Informazioa
Ekainak 18an Amasa-Villabonan egun osoko jaia ospatu da. Informazioa
PORROTX-EN AURKEZPEN SAIOAK
Aiztondo bailara, Anoeta eta Irurako ikastetxe guztietan Porrotx-ek aurkezpen saioak egin ditu. Guztira 16 saio egin ditu ikastetxe guztietan.
BIZIPOZAKO ELKARTEEN SENSIBILIZAZIO SAIOAK
Bizipozako 12 elkartek, guztira 52 sensibilizazio saio egin dituzte ikastetxeetan.
BIZIPOZAREN GIDA DIDAKTIKOAK IKASTETXEEN ESKURA JARRI DITUGU
Aiztondo bailara, Anoeta eta Irurako ikastetxeen eskura jarri ditugu Bizipozaren gida didaktikoak.
Oinkari Dantza Eskolak urtero ikasturte amaieran eskaintzen duen emanaldia aurten (2023) berezia izan da, BIZIPOZArekin elkarlanean prestatu dute.
Oinkarin eta Bizipozan dantza euskaratik eta kulturatik batzen gaituen sare moduan ulertzen dugu, eta baita elkarren eskutik poza partekatzeko tresna bezala ere. Horregatik, Oinkarik eta Bizipozak herria eta bailara dantzan jarri ditugu aurtengo emanaldiarekin.
Gainera, Aiztondo bailara, Anoeta eta Iruran dauden elkartasun talde eta praktikei aitortza egiteko ere baliatu dugu emanaldia.
Egun osorako egitarau zabala, alaia, partehartzailea eta doakoa.
Euskara, kultura eta elkartasuna eskutik helduta!