Bilbon abiatuko ditugu Bizipoza Eskolaren aurkezpen ekitaldiak

Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > Bilbon abiatuko ditugu Bizipoza Eskolaren aurkezpen ekitaldiak

Bilbon abiatuko ditugu Bizipoza Eskolaren aurkezpen ekitaldiak

Abendu bukaeran aurkeztu genuen Bizipoza Eskola (bizipozaeskola.eus) eta martxan da ordutik. Bertan, hezkuntza arautuan, ez-arautuan eta herrigintzan kulturaniztasuna, familia aniztasuna, gaixotasunak, heriotza eta aniztasun funtzionala erdigunera ekarri eta bizipozez lantzeko material sorta jaso dugu, jende guztiarentzako eskuragarri: gida didaktikoak, material osagarria eta egutegia.

Aurkezpenean aurreratu genuen moduan, balioak zabaltzen eta Euskal Herria zipriztintzen jarraitzeko, BIZIPOZA ESKOLAren aurkezpen ekitaldiak egingo ditugu herrialdez herrialde eta lehenengoa datorren asteazkenean izango da BILBON, OTSAILAREN 14ean, ARRATSALDEKO 18.00etan BILBOKO KAFE ANTZOKIAN.

Gonbidatu bereziak izango dira bertan:

  • Bizipozako kide den Euskal Herriko Down sindromea Fundazioko lagunak.
  • Bizipoza Eskolako froga pilotoetan parte hartu duten Urretxindorra Ikastola, Uribarri Eskola eta EHU Magisteritzako ordezkariak.
  • Maite Sarasola bertsolaria eta Erlantz Artigue abeslaria.

Zatoz zu ere Kafe Antzokira, jantzi Bizipoza Eskolaren betaurrekoak eta zipriztindu zure ingurua!!!

Egilea: bizipoza