
Bertan izango dira Amagoia Mujika (kazetaria, editorea eta iritzi zutabegilea) eta Peio Manterola (Lehen Hezkuntzako gradua Mondragon Unibertsitatean eta Gizarte eta Hezkuntza Eremuen Ikerketa Masterra EHU/UPVn)
“Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da” liburua aurkezten. Peio Manterola Pavoren Euskal Herriko haurren eskubide-egoera gizarte eta hezkuntza ikuspegi batetik izeneko ikerketa lanetik abiatuta ondu du liburua Amagoia Mujika Telleriak.
– Jardunaldiarekin jarraitzeko, Felix Arrietak ( Politologoa eta Gizarte politiketako irakasle Deustuko Unibertsitatean), hitza hartu eta gaur egungo egoeraren kokapena egingo du. Ondoren, Bizipozako zenbait elkartetako kidek, beraien elkarteek administrazioarekin duten interlokuzioaz arituko dira mahainguruan.
– Jardunaldiaren bigarren atalean, Felix Arrieta eta Zelai Nikolas ( Zuzenbide publikoan aditua, batez ere euskal zuzenbidean aritua, eta gaur egun Eusko Legebiltzarrean legelari lanetan dabilena), sistema publiko-komunitarioaz solastuko dira. Ondoren, mikro irekia egingo da, gai bera hizpide. Goizean zehar ateratako ondorioak aipatuz emango zaio bukaera jardunaldiari