Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > BIZIPOZA ELKARTEAREN AGERRALDIA EUSKO LEGEBILTZARREAN . HAUR ETA NERABEEN LEGE-PROIEKTUA 2023-10-04

BIZIPOZA ELKARTEAREN AGERRALDIA EUSKO LEGEBILTZARREAN . HAUR ETA NERABEEN LEGE-PROIEKTUA 2023-10-04

 

Eusko Legebiltzarrean izan gara “Lege-proiektua, haur eta nerabeena” lege-proiektuaren inguruko gure iritzia eta ekarpenak partekatzen.

Legea egitea aurrerapauso bat dela nabarmendu dugu, haur eta nerabeak gure gizarteko partaide aktibotzat eta eskubideen titulartzat jotzen baititu, hau da, pertsonak bezala. Eskubideak dituzten pertsonak bezala. Horrek esan nahi du haur eta nerabeen beharrizanak ez direla borondate onaren menpe geratuko, baizik eta legeak hala bermatuko dizkietela.

Bizipozako elkarteetako errealitateak, egunerokoan ditugun bizipenen esperientziak, arazoak… partekatu ditugu : guztiona eta guztiontzat beharko lukeen gizartea eraikitzeko garrantziaz aritu gara eta legeak errealitate guztiak barnebiltzeko beharraz ere. Hau horrela izan dadin, gure ekarpen espezifikoak mahaigaineratu ditugu.

Gure ustetan, legea idaztea ondo dago, baina hau guztia bermatuko duen sistema bat eraikitzeko BALIABIDEAK ETA FORMAKUNTZA beharrezkoak direla azpimarratu dugu, berriz ere paper errea ez izateko. “Zer egingo da lege hau aplikatzeko? Laister aurrekontuak datozela, zein partida izango du honek? “

Agerraldiko hitzartzeak : 

 

 

 

 

 

Bideoen eta argazkien egilea: Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco

Egilea: tapuntu