Bizipoztu 2022

Bizipoza Elkartea > Bizipoztu 2022

BIZIPOZTU ZAITEZ!

Bizipozteko garaia da, denok dugulako zer emana, baita zer jasoa ere.

Dagoeneko asko zarete bizipoztu zaretenak, jaso eta emanez boluntario lanetan zabiltzatenak, eta oraindik askoz gehiago izan gaitezke. Gaur egun hainbat eta hainbat lagun, Bizipozako elkarteen beharretara egokituta, boluntario lanak aurrera eramaten ari dira.

Zure ekarpena egin nahi duzu?

    Arduraduna: Bizipoza Kultur Elkartea. IFZ: G75077834. Helbide postala: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140, Andoain (Gipuzkoa). Telefono zenbakia: 647355352. Posta elektronikoko helbidea: bizipoza@bizipoza.eus
    Zuk igorritako informazioa gure elkartearen izenean kudeatzen dugu, gure zerbitzua eskaini eta zurekin harremanetan jartzeko. Igorritako datu horiek, harreman komertzialak irauten duen bitartean mantenduko ditugu, edota lege betekizunak errespetatzeko beharrezkoak diren urteetan zehar.
    Datu pertsonal horiek ez zaizkie hirugarren batzuei helaraziko, beti ere legeak behartzen ez gaituen kasuetan izan ezik. Erabiltzaile aldetik, ondorengo eskubideak dituzu: zure zein datu pertsonal mota kudeatzen ditugun ezagutzea, horiek zuzendu nahiz ezabatzea, baimena ezeztatzea, tratamendua aurkaratu nahiz mugatzea, eta/edo datuen eramangarritasuna eskatzea.
    Hori dela eta, zure datu pertsonalak jasotzeko baimena eskatzen dizugu. Orri honetan ikusi dezakezu pribatutasun politikaren inguruko informazio osoa.

    Behin zure datuak beteta, ekarpena egiteko PayPal plataformara bideratuko zaitugu.

    Mila esker! Zure datuak jaso ditugu!

    Zure datuak egoki jaso ditugu. Orain, PayPal bidez ekarpena burutu dezakezu ondoko botoian klik eginda.

    Zure denbora ekarpena elkarte hauetan egiteko aukera izango duzu:

    NAIZEN ELKARTEA

    – Urtean birritan egiten diren familien asteburuetan begirale lanak egiteko boluntarioak.

    +Elkartearen informazioa

    EUSKAL HERRIKO DOWN SINDROME FUNDAZIOA

    – Zapatuetarako, denbora librean parte hartzeko boluntarioak.

    – Noizbehinka adimen urritasuna daukaten pertsonei euskarazko klaseak emateko boluntarioak.

    – Sare sozialekin laguntzeko boluntarioak, nola kudeatzen diren azaltzeko eta klabeak emateko edota sare sozialak kudeatzen laguntzeko pertsona.

    – Dokumentuak euskarara itzultzen laguntzeko pertsonak.

    +Elkartearen informazioa

    ASPANOVAS ELKARTEA

    – Ekitaldietara joango diren boluntarioak: salmentak, elkartasun eta dibulgazio ekitaldiak, zerbitzuak azaltzeko…

    +Elkartearen informazioa

    BEROA ELKARTEA

    – Trebetasun desberdinak dituzten begiraleak behar dituzte; magia tailerra, pailazo tailerra, ipuin kontalaria, etab…

    – Beren ekintzetarako badituzte hezitzaileak. Baina, adibidez, Gipuzkoako Harrera Familien Topaketa antolatzen denean 60-80 haur eta nerabe edukitzen dituzte, eta ekintza ezberdinak burutzeko, ondo etortzen zaie laguntza hori.

    – Itzulpen lanak egiteko boluntarioak behar dituzte. Urtean pare bat aldiz, dokumentazio asko dutenean, oso lagungarria izaten zaie…

    +Elkartearen informazioa

    PAUSOKA ELKARTEA

    – Elkarteak antolatzen dituen ekitaldi eta jaietan laguntzeko boluntarioak ongietorriak izango dira.

    +Elkartearen informazioa

    CHERNOBYLEN LAGUNAK ELKARTEA

    – Adminiztrazio lanetarako boluntarioak.

    – Haurrak Ukrainatik etortzeko dokumentazio asko atxikitu behar da erakunde desberdinetara, eta lan horretarako boluntarioak.

    +Elkartearen informazioa

    MINDARA ELKARTEA

    – Jarduera anitzerako, kirol eta aisialdi ekintzetan lana egiteko laguntza.

    – Arlo sozialeko ekintzetan lan egiteko laguntza.

    +Elkartearen informazioa

    GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA

    – Material grafikoarekin laguntzeko boluntarioak.

    +Federazioaren informazioa

    BIHOTZEZ ELKARTEA

    – Itzulpenak egiteko boluntarioak.

    – Ekintzetarako begiraleak: Elkartearen ekintzetan, sortzetiko kardiopatia duten umeekin eta haien anai-arrebekin egoteko eta ekintzak eta jolasak egiteko begiraleak.