bihotzez

Bihotzez

Bihotzez sortzetiko kardiopatia duten haur, gazte eta heuren familiek osatzen dute. Gure helburu nagusia da ortzetiko kardiopatiak dituzten pertsonei, haien familiei eta bizitzako etapa ezberdinetan inplikatuak dauden profesionalei informatzea, orientatzea eta laguntzea.

Sortzetiko kardiopatiak jaiotzetik bihotzean agertzen diren malformazioak dira. Intzidentzia handiena duen sortzetiko gaixotasuna da, eta jaiotzen diren haurren ia %1arengan du eragina. Euskadin, gutxi gorabehera, 175 haur jaiotzen dira urtean sortzetiko kardiopatiarekin eta estatuan egunean 10 haur jaiotzen dira.

Kardiopatien tratamendu nagusia ebakuntza kirurgikoak dira, kasurik gehienetan, gorputz kanpoko bihotz ebakuntzak. Kardiopatia larrienak ebakuntza ugariren beharra izaten dute eta ospitaleratze luzeak sufritu behar izaten dituzte. Era berean, aldizkako errebisioak izaten dituzte, zeinak, askotan, bizitza osoan zehar luzatzen diren.

Bihotzezek Euskal Herrian lan egiten du bihotz desberdinarekin jaio diren haur eta gazteen bizi kalitatea hobetzeko.

Mikro dokumentala

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT

ELKARTEAREN IPUINAK