1990etik Euskadin lan egiten duen diru-irabazi asmorik gabeko fundazio bat da. Adimen-urritasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da fundazioaren xedea. Horretarako, programa berritzaileak (banakakoak eta taldekoak) garatzen dira, eta programa horiei esker, alde batetik, gizarteratzea eta gizartean parte hartzea errazten duten trebetasunak eskuratzen dituzte pertsona erabiltzaileek, bestetik, familiei helburu hori lortzeko tresnak ematen zaizkie.
Hiru ataletan egiten da apustua: Bizi-Kalitatean, Kudeaketako eta Etikako Kalitatean. Programak eta zerbitzuak pertsonengan zentratutako plangintza metodologian oinarritzen dira eta Giza Eskubideetako Adierazpen Unibertsala erabiltzen da marko bezala.
Fundazioak bi egoitza ditu, egoitza zentrala Bilbon eta beste bat Zornotzan.