Bizipoza Elkartea > Bizipoztu eta Zipriztindu 2023

BIZIPOZTU ZAITEZ!

Dagoeneko asko zarete bizipoztu zaretenak, jaso eta emanez Bizipozako elkarteen beharretara egokituta boluntario lanak aurrera eramaten ari zaretenak. Asko zarete ere zuen ekarpen ekonomikoa eginez Bizipoztu zaretenak.

Eta oraindik askoz gehiago izan gaitezke!!!!

 Zuk ere boluntario izan nahi duzu?

Zure ekarpena denbora bidez egin nahi duzu?

Zure ekarpen ekonomikoa egin nahi duzu?


    Arduraduna: Bizipoza Kultur Elkartea. IFZ: G75077834. Helbide postala: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140, Andoain (Gipuzkoa). Telefono zenbakia: 647355352. Posta elektronikoko helbidea: bizipoza@bizipoza.eus
    Zuk igorritako informazioa gure elkartearen izenean kudeatzen dugu, gure zerbitzua eskaini eta zurekin harremanetan jartzeko. Igorritako datu horiek, harreman komertzialak irauten duen bitartean mantenduko ditugu, edota lege betekizunak errespetatzeko beharrezkoak diren urteetan zehar.
    Datu pertsonal horiek ez zaizkie hirugarren batzuei helaraziko, beti ere legeak behartzen ez gaituen kasuetan izan ezik. Erabiltzaile aldetik, ondorengo eskubideak dituzu: zure zein datu pertsonal mota kudeatzen ditugun ezagutzea, horiek zuzendu nahiz ezabatzea, baimena ezeztatzea, tratamendua aurkaratu nahiz mugatzea, eta/edo datuen eramangarritasuna eskatzea.
    Hori dela eta, zure datu pertsonalak jasotzeko baimena eskatzen dizugu. Orri honetan ikusi dezakezu pribatutasun politikaren inguruko informazio osoa.

    Behin zure datuak beteta, ekarpena egiteko PayPal plataformara bideratuko zaitugu.

    Mila esker! Zure datuak jaso ditugu!

    Zure datuak egoki jaso ditugu. Orain, PayPal bidez ekarpena burutu dezakezu ondoko botoian klik eginda.

    Zure denbora ekarpena elkarte hauetan egiteko aukera izango duzu:

    NAIZEN ELKARTEA

    – Urtean birritan egiten diren familien asteburuetan begirale lanak egiteko boluntarioak.

    +Elkartearen informazioa

    EUSKAL HERRIKO DOWN SINDROME FUNDAZIOA

    – Zapatuetarako, denbora librean parte hartzeko boluntarioak.

    – Sare sozialekin laguntzeko boluntarioak, nola kudeatzen diren azaltzeko eta klabeak emateko edota sare sozialak kudeatzen laguntzeko pertsona.

    – Dokumentuak euskarara itzultzen laguntzeko pertsonak.

    +Elkartearen informazioa

    ASPANOVAS ELKARTEA

    Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak

    “Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak” programa adingabe onkologikoei egoera berean dauden beste haur batzuekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzeko sortu zen. Programak normalizazioa bultzatu nahi du, gaixotasunak askotan eragiten dien isolamendua saihesteko.

    Boluntarioek begirale gisa parte hartzen dute irteeretan, eta jarduerak egiten diren bitartean taldeari laguntzen, gainbegiratzen eta gidatzen diote.

    Ekitaldi solidarioak eta sentsibilizazio-kanpainak

    Urtean zehar, ASPANOVASek hainbat ekitaldi solidario eta dibulgatzailetan parte hartzen du.  Jardunaldi hauek gure lana eta haurren minbizia ikusarazteko, bazkide kopurua handitzeko eta gure zerbitzuen doakotasuna bermatzen lagunduko diguten funtsak biltzeko balio dute.

    Boluntarioen zereginak antolakuntzari laguntzea eta ASPANOVASeko arduradun baten ondoan egotea dira, produktu solidarioen informazio- eta salmenta-mahaian.

    Zure lan-eremura zuzendutako boluntariotza

    Boluntarioaren ezagutza profesionalak ere oso lagungarriak izan daitezke elkartearentzat. Pertsona askok jartzen dituzte ASPANOVASen eskura beren esperientzia eta prestakuntza argazkigintzarekin, diseinu grafikoarekin, ikus-entzunezkoekin, administrazio-lanekin, ekitaldien antolaketarekin eta abarrekin zerikusia duten lanetan.

    Behar puntualak

    Lagundu nahi badiguzu, baina ez baduzu denbora askorik, hau zure aukera izan daiteke. Lagun iezaguzu zeregin zehatz batzuk egiten: deiak egitea, kontabilitatean laguntzea, loteria zigilatzea, elkartasunezko opariak prestatzea, etab.

    +Elkartearen informazioa

    BEROA ELKARTEA

    – Trebetasun desberdinak dituzten begiraleak behar dituzte; magia tailerra, pailazo tailerra, ipuin kontalaria, etab…

    – Beren ekintzetarako badituzte hezitzaileak. Baina, adibidez, Gipuzkoako Harrera Familien Topaketa antolatzen denean 60-80 haur eta nerabe edukitzen dituzte, eta ekintza ezberdinak burutzeko, ondo etortzen zaie laguntza hori.

    – Itzulpen lanak egiteko boluntarioak behar dituzte. Urtean pare bat aldiz, dokumentazio asko dutenean, oso lagungarria izaten zaie…

    +Elkartearen informazioa

    PAUSOKA ELKARTEA

    – Elkarteak antolatzen dituen ekitaldi eta jaietan laguntzeko boluntarioak ongietorriak izango dira.

    +Elkartearen informazioa

    CHERNOBYLEN LAGUNAK ELKARTEA

    – Adminiztrazio lanetarako boluntarioak.

    – Haurrak Ukrainatik etortzeko dokumentazio asko atxikitu behar da erakunde desberdinetara, eta lan horretarako boluntarioak.

    +Elkartearen informazioa

    MINDARA ELKARTEA

    – Jarduera anitzerako, kirol eta aisialdi ekintzetan lana egiteko laguntza.

    – Arlo sozialeko ekintzetan lan egiteko laguntza.

    +Elkartearen informazioa

    GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA

    – Material grafikoarekin laguntzeko boluntarioak.

    – Webgunearekin laguntzeko boluntarioak. (dokumentu aldaketak, informazio aktualizatu, argazkiak eguneratu, …)

    +Federazioaren informazioa

    BIHOTZEZ ELKARTEA

    – Itzulpenak egiteko boluntarioak.

    – Ekintzetarako begiraleak: Elkartearen ekintzetan, sortzetiko kardiopatia duten umeekin eta haien anai-arrebekin egoteko eta ekintzak eta jolasak egiteko begiraleak.

    -Azoka eta ekintza desberdinetan ipintzen diren Stand edo Mahaietan laguntza izatea elkarteko produktuak saltzeko.

    +Elkartearen informazioa

    UME ALAIA ELKARTEA

    Ikassare proiektua aurrera eramateko boluntarioak behar dira. Posible bada, unibertsitateko ikasleak eta Gipuzkoa osokoak izan daitezke.

    Astean bi orduz haur edo gazte bati laguntza akademikoa eskainiko dio boluntarioak. Horrez gain, formakuntza eta topaketa saioak egingo dira boluntarioen artean.

    +Elkartearen informazioa

    GEHITU

    – Elkarteko lan-talderen batean parte hartzeko boluntarioak (formakuntza taldea, pertsona trans, ez-bitar eta intersex taldea,osasun taldea). Hauetan egiten diren ekintzetan laguntzeko.

    – Material grafikoarekin laguntzeko boluntarioak.

    – Itzulpenak egiteko boluntarioak.

    – Banaketa lanak egiteko boluntarioak.

    +Elkartearen informazioa


      Arduraduna: Bizipoza Kultur Elkartea. IFZ: G75077834. Helbide postala: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140, Andoain (Gipuzkoa). Telefono zenbakia: 647355352. Posta elektronikoko helbidea: bizipoza@bizipoza.eus
      Zuk igorritako informazioa gure elkartearen izenean kudeatzen dugu, gure zerbitzua eskaini eta zurekin harremanetan jartzeko. Igorritako datu horiek, harreman komertzialak irauten duen bitartean mantenduko ditugu, edota lege betekizunak errespetatzeko beharrezkoak diren urteetan zehar.
      Datu pertsonal horiek ez zaizkie hirugarren batzuei helaraziko, beti ere legeak behartzen ez gaituen kasuetan izan ezik. Erabiltzaile aldetik, ondorengo eskubideak dituzu: zure zein datu pertsonal mota kudeatzen ditugun ezagutzea, horiek zuzendu nahiz ezabatzea, baimena ezeztatzea, tratamendua aurkaratu nahiz mugatzea, eta/edo datuen eramangarritasuna eskatzea.
      Hori dela eta, zure datu pertsonalak jasotzeko baimena eskatzen dizugu. Orri honetan ikusi dezakezu pribatutasun politikaren inguruko informazio osoa.

      ZIPRIZTINDU ZAITEZ!

      Zipriztindu Bizipozaz guztiontzat izango den mundua, zure herritik hasita!

      Ikusi Bilboko eta Lasarte-Oriako Bizipozako lagunok nola zipriztindu dugun Bilboko Uribarri auzoa eta Gipuzkoako Lasarte-Oria herria.  Eraman eredua zure herrira!

      Zure herria zipriztindu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. Laguntzeko prest gaituzue!