🌈 BIZIPOZAREN IKASTURTEAREN EKINTZAK

Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > 🌈 BIZIPOZAREN IKASTURTEAREN EKINTZAK

🌈 BIZIPOZAREN IKASTURTEAREN EKINTZAK

Berezia izan da, dudik gabe, ikasturte hau, eta hala ere, Bizipozak aurre egin eta ekintzak burutzea lortu du, babesle, laguntzaile, antolatzaile, parte-hartzaile, boluntario, elkarte eta kide guztioi esker. Egindakoen artean:
🔵MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT kantu eta bideoklipak,
34 euskal sortzaileekin elkarlanean,12 abestiz eta 11 bideoklipez osatutako CDa eta DVDa: https://bizipoza.eus/kantu-eta-bideoklipak/
🟢 BIZIPOZTU ZAITEZ: Kanpaina honi esker, lagun asko inguratu zarete boluntario moduan, elkarteek izan dituzten beharrei erantzuteko prest: https://bizipoza.eus/bizipoztu/
🟠 BIZIPOZAREN JAIA: aurtegoa ospatzeko hainbat ekitaldi egin dira Bergaran martxoaren zehar: https://bizipoza.eus/bizipozaren-jaia/
🟣 BIZIPOZAREN V. JARDUNALDIA: Presentzialki eta on line jarraitzeko aukera izan dugu, eta oso interesgarriak izan dira elkarte guztien ekarpenak: https://bizipoza.eus/services/bizipoza-jardunaldiak-2021/
🔴MIKRODOKUMENTALAK: Bizipozaren dokuweba handitzen jarraitzen du eta beste 2 elkartek badute jada haien mikrodokumentala: http://elkarteak.bizipoza.eus/
🟡 ARI! SORMENA ETA MUGIMENDUA: Proiektuak, gorputzarekin, arteekin eta mugimenduarekin lotutako ekimen berritzailea sortzea du helburu. Egindakoen artean: ikastaro trinkoa, 10 saio praktikoak eta material pedagogikoa kaleratu: https://bizipoza.eus/ari-proiektua/
Eskerrik asko hau dena posible egiten duzuen guztioi!!
Bizipozak martxan jarraitzen du! Proiektu berriak ditugu eskuartean! 🙌Elkarrekin jarraituko dugu guztiontzat beharko lukeen herri inklusiboa eraikitzen, euskaratik eta euskaraz!!!
💛🧡❤️💚💙💜
Egilea: isa