Bizipoza Elkartearen 6. Jardunaldia: ZAINTZA SISTEMA PUBLIKO-KOMUNITARIOA: ELKARREKIN HAUSNARTZEN, PARTEKATZEN ETA ERALDATZEN .
Azaroak 26, larunbata
10:00 – 13:00
Usurbilgo Sutegi Aretoan
Bertan izango dira Amagoia Mujika (kazetaria, editorea eta iritzi zutabegilea) eta Peio Manterola (Lehen Hezkuntzako gradua Mondragon Unibertsitatean eta Gizarte eta Hezkuntza Eremuen Ikerketa Masterra EHU/UPVn)
“Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da” liburua aurkezten. Peio Manterola Pavoren Euskal Herriko haurren eskubide-egoera gizarte eta hezkuntza ikuspegi batetik izeneko ikerketa lanetik abiatuta ondu du liburua Amagoia Mujika Telleriak.
– Jardunaldiarekin jarraitzeko, Felix Arrietak ( Politologoa eta Gizarte politiketako irakasle Deustuko Unibertsitatean), hitza hartu eta gaur egungo egoeraren kokapena egingo du. Ondoren, Bizipozako zenbait elkartetako kidek, beraien elkarteek administrazioarekin duten interlokuzioaz arituko dira mahainguruan.
– Jardunaldiaren bigarren atalean, Felix Arrieta eta Zelai Nikolas ( Zuzenbide publikoan aditua, batez ere euskal zuzenbidean aritua, eta gaur egun Eusko Legebiltzarrean legelari lanetan dabilena), sistema publiko-komunitarioaz solastuko dira. Ondoren, mikro irekia egingo da, gai bera hizpide. Goizean zehar ateratako ondorioak aipatuz emango zaio bukaera jardunaldiari
Bizipoza Elkarteak jardunaldi egunean banatuko du liburua, izena ematen dutenen artean.