Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > MATERIAL BERRIA ARGITARATU DUGU: ELKARTEEN BIDEOKLIPAK ETA KOREOGRAFIAK

MATERIAL BERRIA ARGITARATU DUGU: ELKARTEEN BIDEOKLIPAK ETA KOREOGRAFIAK

2 BIDEOKLIP ETA 13 KOREOGRAFIA BERRI

Bizipoza Elkartetik (www.bizipoza.eus)  pozik jakinarazten dizuegu urriaren 30ean eduki berriak argitaratuko ditugula.

Bizipoza Elkarteko Diabetes 0 Fundazioa eta Hil Argi elkarteen kantuak, bideolipak eta koreografia berriak, eta Bizipoza Elkarteak argitaratutako “Bizipoza – Mundu berri bat guztiontzat 3” CD-DVDko elkarteen kantuekin sortutako koreografiak sortu ditugu eta guztiak ikusgai izango dira azaroaren 30etik aurrera. Guztira, 2 bideoklip berri eta 13 koreografia berri.

 

Alde batetik, Bizipoza Elkartean sartu berri diren Diabetes 0 Fundazioa eta Hil Argi elkarteen kantuak, bideoklipak eta koreografiak jarriko ditugu ikusgai. Bestetik, Bizipoza Elkarteak argitaratutako “Bizipoza – Mundu berri bat guztiontzat 3” CD-DVDko kantuekin sortutako koreografiak sortu ditugu eta guztiak ikusgai izango dira urriaren 30etik aurrera.

Horrela, musikaren eta koreografien bidez, elkarteen lana eta errealitateak ezagutarazten eta Bizipozaren mezua zabaltzen jarraituko dugu.

 

ELKARTEAK ETA BABESLEAK

Ondorengo elkarteen kantuekin sortutako koreografiak egingo ditugu publiko: Agipase elkartea, Pausoka elkartea, Juneren Hegoak elkartea, Ndank Ndank elkartea, Arnasa elkartea, Naizen elkartea, Ume Alaia elkartea, Dravet Elkartea, Iñurri elkartea, Nuala elkartea,Marea Urdina Elkartea, Diabetes Cero Fundazioa eta Hil Argi elkartea.

Babesleak: Laborak Kutxa eta Kutxa Fundazioa.

Laguntzailea: Usurbilgo Udala.

 

Ondorengo elkarteen bideoklipak egingo ditugu publiko: DiabetesCero Fundazioa eta Hil Argi Elkartea.

Babesleak: Irizar, Kutxa Fundazioa, Laboral Kutxa, Danobatgroup eta Fagor

 

ALBISTEA JASOTZEN DUEN BIDEOA

Albistea jasotzen duen bideoa: 2 bideoklip eta 13 koreografia berriak!

 

MATERIAL GUZTIA IKUSTEKO PLATAFORMAK ETA LOTURAK

Kantu, bideoklip eta koreografia guztiak plataforma hauetan egongo dira ikusgai:

Diabetes0 eta Hil Argiren bideoklipak: Kantu eta Bideoklipak 2023

    • Koreografia guztiak:

Bizipozarekin mundu berri bat guztiontzat dantzan!

 

BIZIPOZA ELKARTEKO ELKARTE GUZTIEN BIDEOKLIPAK IKUSGAI

Gogoratu Bizipoza-Mundu berri bat guztiontzat 1., 2. eta 3 CD eta DVDetako kantu, bideoklip eta koreografia guztiak izango dituzuela bertan ikusgai, nahi duzuenean ikusi, entzun, ikasi eta partekatzeko! Bizipozako elkarteen 37 bideoklip eta kantu eta kantu horiekin sortutako 35  koreografia. Gozatu!!!

Mundu berri bat guztiontzat 1 CD DVDko kantu eta bideoklipak:

Kantu eta Bideoklipak 2021

Mundu berri bat guztiontzat 2 CD-DVDko kantu eta bideoklipak:

Kantu eta Bideoklipak 2022

Animatu eduki berriak ezagutzera eta Bizipozaren doinu eta mugimenduak zuen inguruan zabaltzera!

Egilea: bizipoza