Hil Argi elkartea izan dugu Bilbo Hiria irratian. Elkarteak hainbat ekimen ditu eskuartean, besteak beste, Gehiago Gara egitasmoa, hiltzear dagoen haurrari eskainitako bertso-ipuina, agur zibila eta gida. Amaiak gainera, elkartearen gaineko informazioa emateaz gain, bere bizipen pertsonala ere kontatu digu, eta aurrera begira dituzten asmo eta helburuen berri eman digu.