Hil Argi Elkartea eta DiabetesCERO Bizkaia Fundazioaren aurkezpen bideoak Bizipozaren Dokuweb eta sarean jarri ditugu

Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > Hil Argi Elkartea eta DiabetesCERO Bizkaia Fundazioaren aurkezpen bideoak Bizipozaren Dokuweb eta sarean jarri ditugu

Hil Argi Elkartea eta DiabetesCERO Bizkaia Fundazioaren aurkezpen bideoak Bizipozaren Dokuweb eta sarean jarri ditugu

Bizipoza elkarteak bere sarea zabaldu du Hil Argi Elkarteari eta DiabetesCERO Bizkaia Fundazioari ongietorria eginez. Biak ilusioz batu dira Bizipozaren balioak partekatzeko: elkartasuna, bizikidetza eta emozioen hezkuntza.

  • Hil Argi elkarteak heriotzaren inguruko dolua, laguntza eta bizitzaren zentzua lantzen ditu, gizartean tabu izan den gai bati ikusgarritasuna emanez.
  • DiabetesCERO Bizkaia, berriz, diabetesa duten haur eta familientzako ikerketa eta laguntza bultzatzen du gaixotasun honen sendagaiaren bila.

Bi elkarteen aurkezpen bideoak ikusgai daude dagoeneko Bizipozaren dokuweb-an,  Bizipozaren YouTube kanalean, baita bizipoza.eus eta bizipozaeskola.eus webguneetan ere, Bizipozaren sareko gainerako errealitateekin batera. (Urriak 8an egin da publiko Bizipozaren sareetan Hil Argirena eta Urriak 14ean DiabetesCero-rena).

Hil Argi elkartea: https://www.youtube.com/watch?v=4t8TGaWsKac

DiabetesCERO: https://www.youtube.com/watch?v=3QKU5zxRLeg

 

 

Bizipozako beste elkarteak ere ezagutzeko, ikusi gure dokuweb-a: https://elkarteak.bizipoza.eus/

Egilea: bizipoza