Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > AGERRALDIA EGIN DUGU EUSKO LEGEBILTZARREKO HEZKUNTZA BATZORDEAN

AGERRALDIA EGIN DUGU EUSKO LEGEBILTZARREKO HEZKUNTZA BATZORDEAN

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izan gara abenduak 1 astelehenean . Bizipoza Eskola aurkeztu diegu legebiltzarkideei eta elkarlanerako proposamena bideratu dugu.

Maider Izagirre Txoperenak, Nerea Godoy-ek eta Luisma Landaluzek egin dute aurkezpena.

Maider sare publikoko irakaslea da, gaur egun Amassorrain Ikastolan zuzendari lanetan dabilena. Bizipoza Eskolako proba pilotoetan parte hartu zuen LH5 mailan eta gaur egun Bizipoza eskola tresna erabiltzen dute eskolan.

Nerea Godoy Bizipozako kidea da, Sanfilippo elkartekoa eta Hezkuntza Bereziko espezialista hezkuntza publikoan.

Luisma Gure Señeak eta Bizipoza elkarteetako kidea da, gurasoa eta jubilatua dagoen irakaslea.

 

 

Ondorengoak izan dira luzatu dizkiegun elkarlanerako proposamenaren helburu nagusia eta helburu zehatzak:

Helburu nagusia:

Bizipoza Eskola EAEko ikastetxe guztietara zabaltzea, haren aurkezpenak eginez eta erabilera sustatuz.

Helburu zehatzak:

1.-Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Bizipoza Elkarteak elkarlanean, EAEko ikastetxe guztietara Bizipoza Eskolaza baltzeko bideorria osatzea eta garatzea.

2.-Eraginkortasuna bermatzea: egunerokoan egin daitezkeen lanketaz haratago, herrika edo EAE mailan egun konkretu baterako planteamendu eta gai zehatza kproposatzea eta garatzea.

3.-Bizipozaeskola.eus webgunea osatzea. Material berria txertatzea, webgunearen atalak elikatzea…

4.-Gaur egun Bizipoza Eskolan jasotzen ez diren errealitateen azterketa bat egitea eta errealitate horien lanketa egiten duten elkarteekin harremantzea.

5.-EAE mailan lan egiten duten hezkuntza sistema guztiekin harremanak indartzea,

bizipozaeskola.eus aurkezteko eta garatzeko bideak irekiz.

 

Proiektua egingarri izateko eta bere bideragarritasuna bermatu ahal izateko, aurrekontuetan proiektu honek islada izatea ere eskatu diegu alderdi politikoetako ordezkariei.

 

Agerraldi osoa jasotzen duen bideoa kapituluka banatuta duzue ondorengo loturan : IKUSI AGERRALDIA HEMEN

 

 

Bideoen eta argazkien egilea: “Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco”

 

2025eko abenduak 1.

Egilea: bizipoza