MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT (2) AURKEZTU DUGU!

Gaur, urtarrilak 29, MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT (2) Elkarteen Kantu eta bideoklipak aurkeztu ditugu Hernaniko Biteri Kultur Aretoan. Joxe Mari Agirretxek eta Amaia Elizondok, Bizipoza Elkarteko talde eragileko kideek aurkezle lanak egin dituzte eta bideoklipak aurkeztu eta hitza eman diete ekitaldian parte hartu dutenei:

  • Leire Elizegi Beloki, Bizipoza elkarteko koordinatzailea.
  • Itsaso Etxeberria ARENA COMUNICACIÓN AUDIOVISUAL ekoiztetxeko produktorea.
  • Alaia Martin TXOKOTXOA abestiaren letragilea eta Mikel Jauregi, EUSKAL HERRIKO DOWN SINDROME FUNDAZIOko kidea, Sortzaileen izenean.
  • Nerea Godoyk, SANFILIPPO Elkarteko boluntarioa, Bizipozako talde eragileko kidea eta Bilboko egoitzako langilea.
  • Amaia Elizondo, GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOko arduraduna eta Juan Luis Asensio MINDARA Elkarteko lehendakaria, Elkarteen izenean.
  • Laboral Kutxako Marije Etxaniz , bost babesleen izenean (Laboral Kutxa, Fagor Taldea, Danobatgroup, Irizar eta Kutxa Fundazioa).
  • Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea.
  • Xabier Zabala, 11 abestien konpositorea.

Motxila 21 nafartar taldeak, ekitaldiari hasiera eman dio “Gurpilak Sutan” kantuarekin. Emanaldian zehar, beste bi abesti jo dituzte. Azken abestian Xabier Zabala konpositorea batu da taldera bere eskusoinuarekin.

Ikusle guztiek disfrutatu dute elkarteen bideoklipen proiekzioekin.

Aurkezpenari bukaera emateko, datozen asteetan 2 bideoklip estreinatuko direla  aipatu du Leire Elizegik, Bizipozako Koordinatzailea , eta denak ikusgai izango direla www.bizipoza.eus web orrian.

BIZIPOZA AUZOLAN  bideokliparen proiekzioarekin agurtu dituzte ikusleak:https://www.youtube.com/watch?v=o9E4C7YtcKQ

Egilea: isa