Bizipoza. Mundu berri bat guztiontzat 3 urteko lana izan zen. Biba Zuek saioan astero astero elkarte bati egin zioten lekua egindako lana azal zezaten, eta nola ez, azken atalean Bizipoza Elkarteko lehendakari den Joseba Labaka eta Leire Elizegi koordinatzailea izan ziren bertan. Horrela 3 diskako albumari itxiera politta eman zieten.