Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > BILBO HIRRIA ELKARTASUN IRRATIA! Maiatzak 11ean Bilboko Pio Baroja plazan.

BILBO HIRRIA ELKARTASUN IRRATIA! Maiatzak 11ean Bilboko Pio Baroja plazan.

BILBO HIRRIA ELKARTASUN IRRATIA!
MAIATZAK 11ean BILBOKO PIO BAROJA PLAZAN
Datorren maiatzaren 11n, larunbatean, Bizipoza elkarteak eta Bilbo Hiria irratiak antolatutako “Bilbo Hirria elkartasun irratia!” goiz pasa ospatuko dugu Pio Baroja plazan, Bilbon. 10:30ean hasiko da festa elkarteen postu eta tailerrekin eta plazaren erdian kokatuko den karpan, Bilbo Hiriako esatariek egitaraua gidatuko dute alai eta kantari. Elkartasuna eta euskara mugarri, haur, gazte eta helduek Bizipozako elkarteen errealitateak ezagutu ahalko dituzte kantuan eta dantzan.
Musika izango da protagonista, izan ere, bertan izango dira Eingo musika taldea (11:00) eta Reperkusion Feminista batukada (12:30), Uribitarteko pasealekua girotzen. 11:45ean, Haizea Larrosa, Gaualdeko Hasperena taldea, Erlantz Artigue eta Nico Sarrbojand gazteak ere entzun ahal izango ditugu karpan, Bizipozako lau elkarteren abestien bertsioez gozatzeko aukera eskainiko digutenak.
“Zer da zuretzat bizipoza?” galderari erantzuna elkarrekin bilatzeko aukera izango da eta jaiaren bukaeran, bertaratutakoen erantzunekin osatutako muralaren aurrean bertsoak entzun eta Bizipoza auzolan dantzatuko ditugu.
* Argazkian, hurrenez hurren: Mikel Jauregi, Nerea Godoy eta Amaia Arostegi.

 

Egilea: Admin