bizipoza > Bizipoza berriak > Bizipoza _IV.Jardunaldia

Bizipoza _IV.Jardunaldia

  • Egilea: Admin

HAURREN ESKUBIDEAK JASOZ, JOSIZ, BETEZ… ELKARREKIN BIZIPOZEZ!

 

Covid-19ak eragindako osasun egoera dela eta aurtengo jardunaldia online ospatuko dugu maiatzaren 30ean goizeko 10.30etan.

EHUko ikaslea den Peio Manterolak egindako ikerketa lanaren ondorioak izango ditugu oinarri. Elkarteekin batera osatutako beharrak detektatzeaz gain aurrera begira eman ditzakegun urratsak ere agertuko dizkigu.

Honekin batera, Bizipoza osatzen duten hainbat elkarte eta eragileren hitzak jasoko ditugu eta sorpresaren bat edo beste ere izango dugu.

Jardunaldia zuzenean jarraitu ahal izateko plazak mugatuak dira. Hala ere, oraindik bada aukerarik eta hauek bete bitartean, izena eman dezakezue anabel@bizipoza.eus helbidera mezua bidali eta zuzenean jarraitzeko aukeraz galdetuz.

 

Egilea: Admin

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu, zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu: