Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > BIZIPOZA ELKARTEAK KOORDINATZAILEA BEHAR DU BILBON

BIZIPOZA ELKARTEAK KOORDINATZAILEA BEHAR DU BILBON

 

 

 

PROIEKTUAREN PARTE IZAN NAHI DUZU?

Curriculumak bidaltzeko: bizipoza@bizipoza.eus

Azken eguna: Uztailak 7 (egun hau barne)

 

Bizipoza elkartea , izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familiek osatutako Euskal Herriko 38 elkartek osatutako gizarte eragilea da (bizipoza.eus) . Ondorengo helburuak ditu elkarteak:

  • Izaera bereziko gaiak azalaraztea ume zein heldu euskararen bidez sentsibilizatuz.
  • Errealitate horiek lantzen dituzten elkarteei laguntza afektiboa ez ezik, eguneroko lanerako dituzten premiei erantzuteko baliabide funtzionalak lortzeko laguntza eskaintzea.
  • Gizartegintzan euskaraz eta bizipozez jardun nahi duten herritarrei auzolan egitasmo eraginkorra eskaintzea, boluntario sare bat osatuaz.

Euskaraz elkartasuna sustatu nahi dugu auzolanaren bidez bizipoza nagusitu dadin.

 

 

Bilbon koordinatzailea behar dugu, Bizipozaren  proiektu zehatz batzuk kudeatzeko ardura izango duena.

Proiektu garatzailearen eginkizunak: 

  • Bizipozako helburuei loturiko proiektuak eta aurrekontuak diseinatzea eta aurrera ateratzea. Proiektuak diseinatzea , txostenak garatzea, dirulaguntzak bideratzea.
  • Askotariko eragileekin bilerak egitea eta harremanak elikatzea.
  • Bizipozaren ildo diskurtsiboa garatzen eta gizarteratzen laguntzea.
  • Epe ertaineko eta luzeko ikuspegia eta helburu estrategikoak definitzen eta garatzen laguntzea.
  • Bizipozaren Bizkaiko egoitza izango dena martxan jartzea.
  • Lan administratiboak bideratzea.

 

Baloratuko da: 

  • Arloarekin loturiko goi mailako ikasketak izatea.
  • Gizartegintzan, euskalgintzan, herrigintzan aritua izatea.
  • Bilerak dinamizatzeko gaitasuna izatea.
  • Proiektuak garatzen esperientzia izatea: proiektuak diseinatzen , txostenak garatzen, dirulaguntzak bideratzen.

 

Eskatzen da:

  • Talde lanerako, harremanetarako eta antolaketarako gaitasuna.
  • Euskaraz, ahoz nahiz idatziz, maila ona izatea.
  • Gidabaimena eta autoa izatea.
  • Ordutegi malguan lan egiteko aukera izatea

 

Lan-baldintzak: 

  • Egun osoko lanpostua da.
  • Kontratu honek 6 hilabeteko probaldia izango du.
  • Bilbon izango du bulegoa.

 

 

 

 

 

 

 

 

Egilea: bizipoza