Bizipoza Eskola Gasteizen izango da datorren asteazkenean

Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > Bizipoza Eskola Gasteizen izango da datorren asteazkenean

Bizipoza Eskola Gasteizen izango da datorren asteazkenean

Bizipoza Eskolak (bizipozaeskola.eus) herrialdez herrialdeko aurkezpen erronda abiatu du eta, Bilboko ekitaldiaren ondotik, datorren asteazkenean Gasteizen izango da. Bizipoza Eskolan hezkuntza arautuan, ez-arautuan eta herrigintzan kulturaniztasuna, familia aniztasuna, gaixotasunak, heriotza eta aniztasun funtzionala erdigunera ekarri eta bizipozez lantzeko material sorta jaso dugu, jende guztiarentzako eskuragarri: gida didaktikoak, material osagarria eta egutegia.

Aurkezpenean aurreratu genuen moduan, balioak zabaltzen eta Euskal Herria zipriztintzen jarraituko dugu, eta datorren astean ARABAra egingo dugu salto. OTSAILAREN 21ean, GASTEIZen izango gara, ARRATSALDEKO 18.00etan OIHANEDER Euskararen Etxean.

Eta, noski, ez gara gu bakarrik egongo, gonbidatu bereziak izango dira bertan:

  • Bizipozako kide diren Naizen elkarteko eta Sanfilippo elkarteko lagunak.
  • Herrigintzako eragileak.
  • Ekaitz Samaniego bertsolaria eta Kai Nakai musikaria.

Zatoz zu ere!!! Jantzi Bizipoza Eskolaren betaurrekoak eta zipriztindu zure ingurua!!!

 

Egilea: bizipoza