Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > “BIZIPOZA ESKOLA” ZABALDUKO DA DEBAGOIENAN, BIZIPOZA ETA FAGORREN ARTEKO HITZARMENARI ESKER ETA TXATXILIPURDIREKIN AURRERA ERAMANGO DEN ELKARLANAREN BIDEZ

“BIZIPOZA ESKOLA” ZABALDUKO DA DEBAGOIENAN, BIZIPOZA ETA FAGORREN ARTEKO HITZARMENARI ESKER ETA TXATXILIPURDIREKIN AURRERA ERAMANGO DEN ELKARLANAREN BIDEZ

“BIZIPOZA ESKOLA” ZABALDUKO DA DEBAGOIENAN, BIZIPOZA ETA FAGORREN ARTEKO HITZARMENARI ESKER ETA TXATXILIPURDIREKIN AURRERA ERAMANGO DEN ELKARLANAREN BIDEZ

Hitzarmenaren eta proiektuaren helburua da Bizipoza Eskolaren programa didaktikoa Debagoienean zabaltzea, eta, horrekin, Bizipoza elkartearen eta Debagoieneko udalen, gizarte eragileen eta hezkuntza arautuko zein ez arautuko eragileen arteko elkarlanean oinarrituriko dinamika bat abiaraztea. Zehatz esanda, 2025-2026 ikasturtean zabalduko da Bizipoza Eskola Debagoienean             -gaur-gaurkoz, uztaila bitarte, eskualdeko ikastetxe, eragile eta udalekin ari da harremanetan Bizipoza (Txatxilipurdiko kideen bidez), egitasmoaren informazioa partekatu eta aurrera begirako dinamika eta antolaketa adosteko-.

Debagoienan proiektua garatzeko bidelagun izango dira Debagoienan errotua dagoen Txatxilipurdi elkartea eta Bizipoza elkartea. Zehazki, Txatxilipurdi elkarteko kide diren Oneka Anduaga, Miren Zubia eta Lander Juaristi hasiak dira Debagoienan Bizipoza Eskolaren zabalpen lanetan. Proiektuaren garapena Bizipoza elkartearekin koordinatuta eramaten ari gara elkarrekin aurrera Bizipoza eta Txatxilipurdi.

Kultura-aniztasuna, familia-aniztasuna, dolua, gaixotasun larriak, aniztasun funtzionala eta gizartearen ertzetan dauden bestelako gaiak jarriko dira erdigunean. Urratsak egingo dira pertsona ororena eta pertsona ororentzako behar lukeen Debagoiena inklusiboa eraikitzeko, elkarrekin, euskaratik eta euskaraz.

Ezkerretik hasita: Miren Zubia eta Oneka Anduaga (Txatxilipurdiko kideak eta Bizipozako kideak “Bizipoza Eskola Debagoienan” proiektuko arduradunak, Nerea Godoy eta Leire Elizegi (Bizipoza elkarteko kideak), Lander Juaristi (Txatxilipurdiko kidea eta Bizipozako kidea “Bizipoza Eskola Debagoienan” proiektuko arduraduna). Eserita: Eli Olaizola (Bizipoza elkarteko kidea).

Egilea: bizipoza