Irailak 17an elkartu gara ikasturte honetan 38 elkarteokin batera lanera arituko garen lantaldea : talde eragilea, langileak eta bidelagunak. Elkarrekin ikasturtea antolatzen aritu gara.
TALDE ERAGILEKO KIDEAK:
Super H elkartetik Joseba Labaka (Bizipozako lehendakaria), Gipuzkoako Kirol Egokituen Federaziotik Amaia Elizondo (Bizipozako diruzaina) , SanFilippo elkartetik Nerea Godoy, Katxiporretatik Joxe Mari Agirretxe, Hik Hasitik Mikel Agirrezabala (Bizipozako lehendakariordea), Ikastolen Elkartetik Nekane Artola (Bizipozako idazkaria) , eta norbanako moduan Iparraldetik Joanes Echeveste (Pontx pailazoa), Gipuzkoatik Markel Oiarzabal (Zapotxin pailazoa) eta Arabatik Ainhoa Arbaizak osatzen dute talde eragilea. Talde eragilean ere Bizipozako koordinatzaile Leire Elizegik eta Bizkaia eta Bilboko koordinatzaile Joanes Camarak ere parte hartzen dute.
Azpian ezkerretik hasita: Joxe Mari Agirretxe, Ainhoa Arbaiza, Mikel Agirrezabala, Eli Olaizola, Nerea Godoy, Joanes Camara
Goran ezkerrik hasita: Markel Oiarzabal, Amaia Elizondo, Joseba Labaka, Leire Elizegi, Nekane Artola eta Joanes Echeveste.
LANGILEAK ETA BIDELAGUNAK:
Goran ezkerretik hasita: Arkaitz Sukuntza, Oneka Anduaga , Leire Elizegi, Joanes Camara, Miren Zubia
Beheran ezkerretik hasita: Eli Olaizola, Malen Aierbe, Lander Juaristi.
Bizipozatik 3 pertsona arituko dira kontratu bidez nominapean lanean:
Leire Elizegi : Kudeatzaile eta koordinatzaile orokorra. Lanaldi osoan ari da lanean. Proiektu osoaren koordinazio orokorrarekin batera, administrazio lanak bideratzen ditu, eta zenbait proiektu zehatz ere: boluntario kanpaina, bizipoza jaia…
Telefono zenbakia: 647355352
Emaila: leire@bizipoza.eus
Joanes Camara: Bizkaiko koordinatzaile eta kudeatzailea. Irailak 8an hasi da lanean eta lanaldi osoan arituko da. Gogotsu dago elkarte guztiak ezagutzeko eta Bizkaian ibilbide polita egiteko elkarrekin.
Telefono zenbakia:
Emaila: joanes@bizipoza.eus
Eli Olaizola : Proiektu zehatzen koordinatzailea: jardunaldia, Durangoko azoka, kantuen koreografiak, dokuweb eta bideoklipak. Egunean 3 orduko lanaldian ari da lanean.
Telefono zenbakia: 688744832
Emaila: eli@bizipoza.eus
Ikasturte honetan bidelagunak ere izango ditugu proiektu desberdinetan:
-Debagoienan Bizipoza Eskolaren lanketa egiten ari dira Txatxilipurdi elkarteko Oneka, Miren eta Lander. Bizipoza eta Txatxilipurdiren arteko kontratua egin da hau aurrera eramateko.
-Bizipozaren sare sozialak Malen Aierbe autonomo bezala dabilen usurbildarrak kudeatzen ditu.
-TaPuntu kooperatiba. Hainbat komunikazio lanketa TaPuntu kooperatibarekin eramaten ditugu aurrera.