BIZIPOZTU ZAITEZ!

Bizipozteko garaia da, denok dugulako zer emana, baita zer jasoa ere.
Dagoeneko asko zarete bizipoztu zaretenak, jaso eta emanez boluntario lanetan zabiltzatenak, eta oraindik askoz gehiago izan gaitezke. Gaur egun hainbat eta hainbat lagun, Bizipozako elkarteen beharretara egokituta, boluntario lanak aurrera eramaten ari dira.
Zuk ere boluntario izan nahi duzu? Bizipoztu zaitez!

Elkarteek dituzten beharrak anitzak dira eta zehatz mehatz zertan aritu zaitezkeen boluntario lanetan azaldu nahi dizugu, boluntariotzarako zein behar dituzten elkarteek hain zuzen ere.

ASPANIF ELKARTEA

– Web orrialdea euskaratzeko itzultzailea.
– Desgaitasun-dependentzia arloarekin aholkatzeko abokatua, gizarte-langileak edo gaiari buruz dakiten boluntarioak.

+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa

ASPANOVAS ELKARTEA

-Itzultzaile lanak egiteko laguntza behar dute.
+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa

BEROA ELKARTEA:

-Trebetasun desberdinak dituzten begiraleak behar dituzte; magia tailerra, pailazo tailerra, ipuin kontalaria, etab…..

-Beren ekintzetarako badituzte hezitzaileak. Baina, adibidez, Gipuzkoako Harrera Familien Topaketa antolatzen denean 60-80 haur eta nerabe edukitzen dituzte, eta ekintza ezberdinak burutzeko, ondo etortzen zaie laguntza hori.

-Itzulpen lanak egiteko boluntarioak behar dituzte. Urtean pare bat aldiz, dokumentazio asko dutenean, oso lagungarria izaten zaie. ….

+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa 

 

BIHOTZEZ ELKARTEA:

-Euskaratze lanak egiteko boluntarioak (memoriak edo proiektuak, gazteleratik euskarara).

+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa  

 

CHERNOBYLEN LAGUNAK ELKARTEA:

-Urtean bizpahiru hilabetez idazkaritzan laguntzeko pertsona bat (bazkideei dokumentazioa eskatu eta kudeatzeko).

+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa 

 

EUSKAL HERRIKO DOWN SINDROME FUNDAZIOA:

– Zapatuetarako, denbora librean parte hartzeko boluntarioak.

– Noizbehinka adimen urritasuna daukaten pertsonei euskarazko klaseak emateko boluntarioak.

– Sare sozialekin laguntzeko boluntarioak, nola kudeatzen diren azaltzeko eta klabeak emateko edota sare sozialak kudeatzen laguntzeko persona.

– Dokumentuak euskarara itzultzen laguntzeko pertsonak.

+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa  

 

BORTZIRIETAKO GUZTIOK TALDEA ELKARTEA:

-Terapietan, aisaldian eta irtereetan laguntzeko.

+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa 

PAUSOKA ELKARTEA:

– Hernanin eta Urnietan dituzten zentroetan dauden konponketa lanak egiteko laguntza behar dute. 

– Maiatza ingururako prestatzen ari diren Pausoka Egunerako laguntzaileak ere ongietorriak izango dira.

+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa    

MINDARA ELKARTEA:

-Momentu honetan begirale falta dute, eta lantaldea berrantolatzen ari dira. Bi edo hiru bolondresen beharra dute.

+Egin boluntario   +Elkartearen informazioa     

Hausnartu eta erabaki duzu zein elkarterekin eta zertan burutu nahi duzun boluntariotza?

Bizipoztu zaitez, eman izena ondorengo formularioan

Eskerrik asko, ederra da elkarrekin bidea egitea,  guztiontzat beharko lukeen mundua eraikitzeko bidean guztiok gara garrantzitsu!!! Elkarrekin, jasoz eta emanez, euskaratik eta euskaraz ari gara guztiontzat beharko lukeen mundua eraikitzen!!

02_helburuak

Norbanakoak bakoitzaren denbora eskainiz Bizipoztea.


    Bidali aurretik irakurri eta onartu mesedez Lege oharra eta Pribatutasun Politika

    01_nor_gara

    Bakoitzaren neurriko ekarpen ekonomikoa eginez Bizipoztea.


      Bidali aurretik irakurri eta onartu mesedez Lege oharra eta Pribatutasun Politika

      02_nongaude

      Bakoitzaren neurriko ekarpen ekonomikoa eginez edo Bizipozarekin batera proiektu zehatz bat elkarlanean aurrera eramanez Bizipoztea.


        Bidali aurretik irakurri eta onartu mesedez Lege oharra eta Pribatutasun Politika

        04_ekintzak

        Bizipoza Elkarteko bazkideek urtean kuota bat ordaintzen dute oinarrizko beharrei erantzuteko, eta haien esku dago, gainerakoak entzunda, elkartearen egiturak antolatu eta osatzea, eta urteko egitasmoa eta diru kontuak onartzea.
        Bazkide izanez Bizipozteko aukera  dute Bizipozarekin kolaboratzen duten elkarteek eta edozein eratako gizarte eragilek.


          Bidali aurretik irakurri eta onartu mesedez Lege oharra eta Pribatutasun Politika