Donostian egingo du hurrengo geldialdia Bizipoza Eskolak

bizipoza > Bizipoza berriak > Donostian egingo du hurrengo geldialdia Bizipoza Eskolak

Donostian egingo du hurrengo geldialdia Bizipoza Eskolak

Bizipoza Eskolak (bizipozaeskola.eus) herrialdez herrialdeko aurkezpen errondarekin jarraitzen du. Bilbon eta Gasteizen izan da pasa den asteetan eta hurrengoa Donostian izango da. Bizipoza Eskolan hezkuntza arautuan, ez-arautuan eta herrigintzan kulturaniztasuna, familia aniztasuna, gaixotasunak, heriotza eta aniztasun funtzionala erdigunera ekarri eta bizipozez lantzeko material sorta jaso dugu, jende guztiarentzako eskuragarri: gida didaktikoak, material osagarria eta egutegia.

Aurkezpenean aurreratu genuen moduan, balioak zabaltzen eta Euskal Herria zipriztintzen jarraituko dugu, eta datorren astean GIPUZKOAko hiriburura joango gara. OTSAILAREN 28an, DONOSTIAn izango gara, ARRATSALDEKO 18.00etan, SAN TELMO MUSEOAN. 

Ekitaldi honetan ere, gonbidatu bereziak izango dira gurekin batera:

  • Bizipozako kide den Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko lagunak: Amaia Elizondo.
  • Bizipoza Eskolako froga pilotoetan parte hartu duten Amassorrain Ikastola, Aratz Ikastola eta Bertsozale elkarteko ordezkariak.
  • Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Gartxot musikaria.

Zatoz zu ere!!! Jantzi Bizipoza Eskolaren betaurrekoak eta zipriztindu zure ingurua!!!

 

Egilea: bizipoza