Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > HELMUGAK BIZIPOZA JAIA OSPATU DUGU LEA ARTIBAIN

HELMUGAK BIZIPOZA JAIA OSPATU DUGU LEA ARTIBAIN

Hunkigarria izan zen asteburuan Helmugak Bizipoza Jaia-n bizitu genuena!!

 

Asteburuko HELMUGA garbia zen: BIZIPOZA, eta lortu genuen!

 

Egitarau osatua izan genuen…

 

MAIATZAK 22

Ostiralean eman genion hasiera jaiari, Mikel Agirreren eskutik umeentzako herri kirolak izan genituen, ondoren Galbahe taldearen kontzertua eta Bibitxa Kolektiboak bideratutako haurren ekintza ezberdinak.

Ondoren, Intxaurrondora bizikletaz joan ginen Ager eta Iñigori omenaldia egitera eta 22:15etan, Helmugak-en erronka hasi zen: 24 ORDUZ 6 ITZULI LEA ARTIBAIri; ez zen erronka makala… txirrindulari talde polita osatu zen! Bidean, Norantz-eko furgonetaz lagunduta ederki ibili ginen.

 

MAIATZAK 23

Larunbat eguerdian, Berritxutik haurrekin bizikletan irten ginen eta itzultzean Bizkaiko Txirrindularitza Federazioaren

eskutik Hastapen Gynkana eta Athletic Club Fundazioaren eskutik Bonbonera izan genituen, haurrek ederki pasa zuten!!

Arratsaldeko azken orduan Bola Jokoa ere izan genuen Markina-Xemeingo Hiru Txirlo Taldearen eskutik.

Erronkari harrera egiteko prestatzeko, 21:00etan, Anaitasuna Elkartearen eskutik txokolate ederra dastatu genuen. Eta erronka eta egunari itxiera emateko… Lekittoko Deabruak!

 

MAIATZAK 24

Eta igandean… Bizipoza Jaia!!

Goizean, Agurra Algortako Txistularien dianarekin ekin genion egunari! Bitartean, Bizipozako hainbat elkartek beraien gunea prestatu zuten, jaira gerturatzen zen orori informazioa emateko eta beraien produktuak saltzeko; gune horretan bertan, jolas bat antolatu genuen: haur bakoitzari koloreztatu gabeko lorez beteriko loreontzi baten marrazkia eman genion eta elkart bakoitzean lore bat koloreztatzeko erronka jarri genion, denak osatu ezkero… oparia!!

Porrotx, Marimotots eta Zapotxin-en ikuskizuna ere elkarteak hobeto ezagutzeko baliatu genuen. Hau amaitu zenean, Bizipozako elkarteei eskertza eta aitortza ekitaldia izan genituen. Berritxuko dantzariek agurra dantzatu zieten eta jaiaren babesleei oroigarri bat ere eman genien.

Eguerdia girotzeko, Berriatua eta Markina-Xemeingo erraldoi, Algortako txistulari eta buruhandiak izan genituen herriko kaleetan barrena. Buruhandien aurrean nahikoa korrika egin ondoren, indarrak hartzeko paella solidario bikaina jan genuen.

Beroari hobeto aurre egiteko, ura bezalakorik ez dago, eta pistinarik ezean, lona eta mangera!! Haurrak ederki  ibili ziren!

Arratsaldea ere dantzan pasa genuen, aurrena Go!azen-eko lagunak, ondoren Gora Musika eta azkenik, Tunantiak.

Jaiari amaiera gozoa emateko… Txokolatea Anaitasuna Elkartearen eskutik.

 

Mila mila esker bertaratu zineten guztiei, zuek zarete bizipoza!!

 

Ekainak 8an eskertza ekitaldia egin genuen Berriatuan, jaian parte aktibo izan ziren eragile guztiekin eta esker bereziak eman genizkien elkarte, antolatzaile, laguntzaile eta babesle guztiei, zuek gabe hau dena ez zen posible izango!

 

Antolatzaileak: Helmugak, Aspanogi, Aspanovas, Bizipoza

 

Parte hartzaileak: Galbahe, Bibitxa Kolektiboa, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioa, Athletic Club Fundazioa, Hiru Txirlo Taldea, Anaitasuna Elkartea, Lekittoko Deabruak, Algortako Txistulariak, Zapotxin, Porrotx eta Marimotots, Berriatua eta Markina-Xemeingo erraldoi, txistulari eta buruhandiak, Go!azen, Gora Musika, Tunantiak

 

Laguntzaileak: Amorotoko Udala, Aulestiko Udala, Berriatuako Udala, Etxebarriako Udala, Gizaburuagako Udala, Ispasterko Udala, Lekeitioko Udala, Markina-Xemeingo Udala, Mendexako Udala, Munitibar Arbatzegi Gerrikaitz Udala, Ondarroako Udala, Ziortza-Bolibarko Udala

 

Babesleak: Cikautxo, Kide, Smartlog, Orbea

 

IKUSI OSTIRALA ETA LARUNBATEKO ARGAZKIAK HEMEN

IKUSI IGANDEKO ARGAZKIAK HEMEN

 

05-26_01.jpeg

05-26_02.jpeg

05-26_03.jpeg

05-26_04.jpeg

05-26_05.jpeg

05-26_06.jpeg

05-26_07.jpeg

05-26_08.jpeg

05-26_09.jpeg

05-26_10.jpeg

05-26_11.jpeg

05-26_12.jpeg

05-26_14.jpeg

05-26_16.jpeg

05-26_17.jpeg

05-26_19.jpeg

Egilea: bizipoza