bizipoza > Bizipoza berriak > Lankidetza hitzarmena Udalbiltza eta Bizipozak

Lankidetza hitzarmena Udalbiltza eta Bizipozak

  • Egilea: Admin

Andoainen sinatu dute gaur, otsailaren 12an,  Bizipoza eta Udalbiltzako ordezkariek. Hitzarmen honen bidez, Udalbiltzak ekarpen bat egingo dio Bizipozari. Bizipozak urtero egiten dituen ekimenek aurrera egingo badute, Udalbiltzarekin egin bezala, gainontzeko erakunde, eragile edo eta enpresekin egindako elkarlanak oso garrantzitsuak dira.

 

Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede. Elkarte, haur eta familia hauek transmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea.

Bizipozak bizipoza du misio: hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin eta elkarteekin batera poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik. Elkarte guzti hauek transmititzen dituzten baloreak gizarteratzea da poztasunaren misioa.

Bizipozak auzolana du bisio: denetariko herritar, talde eta erakundeek osaturiko boluntario sarea osatzea gizartegintzaren poza bizitzeko.

Bizipozaren helburu nagusiak ondorengoak dira: izaera bereziko gaiak azalaraztea ume zein heldu euskararen bidez sentsibilizatuz; errealitate horiek lantzen dituzten elkarteei laguntza afektiboa ez ezik, eguneroko lanerako dituzten premiei erantzuteko baliabide funtzionalak lortzeko laguntza eskaintzea; gizartegintzan euskaraz eta bizipozez jardun nahi duten herritarrei auzolan egitasmo eraginkorra eskaintzea, boluntario sare bat osatuaz.

Bizipozak burutzen dituen ekintzen artean daude: Elkarteen arteko saretzea, elkarteen ekimenak indartzea, Bizipozaren jaia antolatzea, Bizipozaren Jardunaldiak antolatzea, Boluntario kanpainak: Bizipoztu!, Elkarteen ipuinen ikus-entzunezkoak ekoiztea, Dokuweb eta dokumentala argitaratzea, Boluntario sareko eragileekin ekimenak burutzea.

Bizipoza 35 elkartez osatuta dago, guztiak izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak, haurren eta familien ongizatea helburu duten elkarteak. Elkarteak Bizipozaren balore transmisoreak dira, Bizipoza eta bertako kideak baloreetan aberastu eta hezten dituztenak.

UDALBILTZA PARTZUERGOA 2001. urtean sortu zen erakunde publikoa da. Nortasun juridiko propioa eta erabateko ahalmena du bere helburuak lortzeko.

Bere estatutuen arabera, UDALBILTZA PARTZUERGOAren helburuen artean udalen arteko elkarlana bultzatzea eta haien arteko lurralde egituraketa zein garapen  sozial, ekonomiko eta kulturala sustatzea daude. Xede hauek bete asmoz, garapenerako estrategiak finkatzea beharrezkoa da eta estrategia hauek gauzatzen laguntzeko baliabide gisa aurkezten du bere burua UDALBILTZA PARTZUERGOAk.

PATZUERGOAREN xedea Euskal Herriko udalen, eragile sozialen eta herritarren arteko lankidetza suspertzea da, tokian tokiko garapena bultzatzeko – beti ere dauden lurralde desorekak zuzentzeko norabidean -, eta herrialde eta eskualde ezberdinen arteko harremanak – era guztietakoak, komertzialak, finantza arlokoak, teknologikoak, turistikoak, hezkuntza arlokoak, kulturalak eta sozialak – sendotzeko.

Hitzarmen honen xedea da lankidetza esparru bat ezartzea UDALBILTZA PARTZUERGOAren eta BIZIPOZA KULTUR ELKARTEAren artean.

Egilea: Admin

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu, zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu: