Martxoaren 13an Bizipoza eskolaren aurkezpena egingo dugu Iruñean

Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > Martxoaren 13an Bizipoza eskolaren aurkezpena egingo dugu Iruñean

Martxoaren 13an Bizipoza eskolaren aurkezpena egingo dugu Iruñean

Bizipoza Eskolak (bizipozaeskola.eus) herrialdez herrialdeko aurkezpen errondarekin jarraitzen du. Bilbon, Gasteizen eta Donostian izan da pasa den asteetan eta hurrengoa IRUÑEAn izango da. Bizipoza Eskolan hezkuntza arautuan, ez-arautuan eta herrigintzan kulturaniztasuna, familia aniztasuna, gaixotasunak, heriotza eta aniztasun funtzionala erdigunera ekarri eta bizipozez lantzeko material sorta jaso dugu, jende guztiarentzako eskuragarri: gida didaktikoak, material osagarria eta egutegia.

Aurkezpenean aurreratu genuen moduan, balioak zabaltzen eta Euskal Herria zipriztintzen jarraituko dugu, eta datorren astean NAFARROAko hiriburura joango gara. MARTXOAREN 13an, IRUÑEAn izango gara, ARRATSALDEKO 18.00etan, KONDESTABLE JAUREGIAn. 

Ekitaldi honetan ere, gonbidatu bereziak izango dira gurekin batera:

  • Bizipozako kide den Sanfilippo elkartea.
  • Bizipoza Eskolako froga pilotoetan parte hartu duten Amaiurko eskolako, Baztango Iruritako tailerretako eta Sortzen elkarteko kideak.
  • Sustrai Colina bertsolaria eta Zinez taldeko musikariak.

Zatoz zu ere!!! Jantzi Bizipoza Eskolaren betaurrekoak eta zipriztindu zure ingurua!!!

 

Egilea: bizipoza