Martxoaren 27an Baionan izango da Bizipoza Eskola

Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > Martxoaren 27an Baionan izango da Bizipoza Eskola

Martxoaren 27an Baionan izango da Bizipoza Eskola

Bizipoza Eskolak (bizipozaeskola.eus) herrialdez herrialdeko aurkezpen errondarekin jarraitzen du. Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan da pasa den asteetan eta hurrengoa BAIONAn izango da. Bizipoza Eskolan hezkuntza arautuan, ez-arautuan eta herrigintzan kulturaniztasuna, familia aniztasuna, gaixotasunak, heriotza eta aniztasun funtzionala erdigunera ekarri eta bizipozez lantzeko material sorta jaso dugu, jende guztiarentzako eskuragarri: gida didaktikoak, material osagarria eta egutegia.

Aurkezpenean aurreratu genuen moduan, balioak zabaltzen eta Euskal Herria zipriztintzen jarraituko dugu, eta datorren astean LAPURDIko hiriburura joango gara. MARTXOAREN 27an, BAIONAn izango gara, ARRATSALDEKO 17:00etan, EUSKO IKASKUNTZAn. 

Ekitaldi honetan ere, gonbidatu bereziak izango dira gurekin batera:

  • Bizipozako kide den Sanfilippo elkartea.
  • Ikastolen elkartea eta Seaskako Integrazio batzordea.
  • Haize Lekuona bertsolaria eta Jurgi Ekiza musikaria.

Zatoz zu ere!!! Jantzi Bizipoza Eskolaren betaurrekoak eta zipriztindu zure ingurua!!!

 

Egilea: bizipoza