MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT egitasmoa aurkeztuko dugu

Bizipoza Elkartea > Bizipoza berriak > MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT egitasmoa aurkeztuko dugu

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT egitasmoa aurkeztuko dugu

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT PROIEKTUA AURKEZTUKO DUGU!! 🎶🎬
Datorren larunbatean, urtarrilak 23, elkarteen eta euskal kultur sortzaileen arteko elkarlanak argia ikusiko du! Hernaniko Biteri Kultura Etxean egingo dugun ekitaldian, Bizipozaren taldeko kideek, elkarteetako lagunek, sortzaileek eta babesleek hitza hartuko dute, kantu eta bideoklipen proiektuaren nondik norakoak kontatzeko.
Ekoiztutako hainbat bideoklip ikusteko aukera izango dugu bertan.
Ekitaldiaren zehaztasunak Twitterren zuzenean emango ditugu eta  eguerdiko 12etan gure lehenengo bideoklipa publikatuko dugu BIZIPOZAren web orrian (www.bizipoza.eus) eta sare sozialetan:  @bizipoza 💛💙❤💚💜
Egilea: isa