Nor gara

NOR GARA

Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede. Elkarte, haur eta familia hauek transmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea.

Bizipozak bizipoza du misio: hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin eta elkarteekin batera poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik. Elkarte guzti hauek transmititzen dituzten baloreak gizarteratzea da poztasunaren misioa.

Bizipozak auzolana du bisio: deneriko herritar, talde eta erakundeek osaturiko bolondres sarea osatzea gizartegintzaren poza bizitzeko.

Elkarte
Bazkide
Babesle
Boluntario
01_nor_gara
02_nongaude

NON GAUDE

  • Bizipoza Elkartea Martin Ugalden dago, Andoainen. Baina Bizipoza osatzen dugun elkarte, boluntario eta familia sarea Euskal Herri osoan zehar hedatuta dago.
  • 4000 familiatik gora, elkarteetan lanean ari diren 2000 boluntariotik gora….
  • MARTIN UGALDEN gaude

HELBURUAK

  • Gizarteratzea
  • Behar emozional eta baliabide beharretan lagundu, eragitea
  • Boluntario sarea martxan jartzea
02_helburuak

EKINTZAK

  • Elkarteen arteko saretzea, elkarteen ekimenak indartzea
  • Bizipozaren jaia
  • Bizipozaren Jardunaldiak
  • Boluntario kanpainak: Bizipoztu!
  • Durangoko Azoka
  • Elkarteen ipuinen ikusentzunezkoak
  • Dokuweb eta dokumentala
  • Boluntario sareko eragileekin ekimenak: Mondragon Lingua, Real Sociedad Fundazioa….
04_ekintzak

ELKARTEAK

Bizipoza 35 elkartez osatuta dago, guztiak izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak, haurren eta familien ongizatea helburu duten elkarteak. Elkarteak Bizipozaren balore transmisoreak dira, Bizipoza eta bertako kideak baloreetan aberastu eta hezten dituztenak.

BAZKIDEAK

Bizipoza Elkarteko bazkideek urtean kuota bat ordaintzen dute oinarrizko beharrei erantzuteko, eta haien esku egongo da, gainerakoak entzunda, elkartearen egiturak antolatu eta osatzea, eta urteko egitasmoa eta diru kontuak onartzea.

Bazkide izateko aukera izango dute Bizipozarekin kolaboratzen dute elkarteek eta edozein eratako gizarte eragileek. Bazkide izan nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.

BABESLEAK

Bakoitzaren neurriko ekarpen ekonomikoa egiten diote proiektu osoari edo Bizipozarekin batera proiektu zehatz bat elkarlanean aurrera eramaten duten eragileak.

BOLUNTARIOAK

Bizipozako boluntarioek parte hartzeko aukera izango dute kontsultarako eratuko diren organoetan eta bakoitzak bere denbora eskainiz -Bizipoza jaian edo bestelako ekitaldietan lan bat eginez, elkarteen ekintzetan denbora eskainiz-, edota bestelako edozer emanez -ikastaro bat eman, emanaldi bat artisten kasuan, eta abar-.

Boluntario izateko aukera  dute: norbanakoek.

GARDENTASUNA

Bizipoza elkartearen nondik norakoak, zenbakiak, dimentsioa,... dokumentu hauetan dituzu eskuragarri.

Urteko kontuak