bizipoza > bizipoza elkarteak > Etiopia utopia

etiopiautopia

Etiopia utopia

Irabazi-asmorik gabeko erakunde bat gara Donostian sortua 2009an eta helburutzat dugu Tigray eskualdeko, eta hedaduraz Etiopiako, erkidego babesgabeenen bizi-baldintzak hobetzea. Horretarako, funtsezkoa da gure gizartea sentsibilizatzea eta garapen iraunkorreko proiektuak beharrezkoak diren zorroztasunarekin eta ezaguerekin kudeatzea, betiere Angel Olaranen lana erreferentzia gisa hartuta. Garapen iraunkorra lortzeko lankidetzan erreferente izatera iritsi nahi du. Gure baloreak elkarkidetasuna, jasangarritasuna, boluntariotza, konpromisoa eta profesionaltasuna dira.

Desberdintasun ekonomikoa hazi egin da eta munduko biztanleriaren zati handi bati eragiten dio, hauen osasuna eta hezkuntza bezalako baliabideak murriztuz. Urritasun egoera hau herrialde, eskualde eta talde babesgabeenetan nabariagoa da. Ondorioz, gure proiektuak ura, osasuna, hezkuntza eta gizarte arloko (kirola, mikrokredituak,…) gaietan finkatzen dira.

Mikro dokumentala

Bideoklipa

ELKARTEAREN IPUINAK